Joseba Bernardo izan da aste hontako 'Doinuetatik Haratago' tarteko gonbidatua. Bere abesti kuttunen zerrenda osatu digu, bere bizitzan musika ardatz handi bat dela azpimarratuz. «12 urtetan zehar egon naiz Cohen taldean baxua jotzen, nire bizitzan izugarrizko eragina izan duen garaia izan zen».