
Sign up to save your podcasts
Or


Euskal Herrian kontsumitzen den energiaren %90 kanpotik dator. Ez al litzateke egokiagoa hemen bertan sortzea kontsumitzen dugun hori? Lorgarria da? Gaiaren inguruan aritu gara Goiener Energia Berreiztagarrien sorkuntza eta Kontsumo Kooperatibako Alazne Arrutirekin 'Gelditu Makinak' saioan.
Itsasoan plastiko asko dago, gero eta gehiago. Hura biltzea ez da erreza, are zailagoa itsasotik bildutako birziklatzea. Gurutz Mondragon eta Eider Mendiguru ikerlariak itsasoko plastikoak birziklatzeko modu ezberdinetan garatu dituzten haien tesiak.
Gelditu Makinak podcastean bizi dugun krisi ekosoziala dugu hizpide. Eta literatura, musika eta zinematik ere heltzen diogu gaiari. Danele Sarriugarte etorriko da gurera gaiarekin zerikusia duten liburuak proposatzera.
'Gelditu Makinak' atarikora Unai Pascual eta Mirene Begiristain gonbidatu ditugu. Biak dira ekonomilariak, biak ekologia gaietan aditu. 2020ko maiatzean 'Euskal Herria post covid-19' manifestua osatu zuten beste hainbat aditurekin batera, hura hizpide hartuta ditugun erronketaz hitz egin dugu.
From the publisher's feed

1 Listeners