Sign up to save your podcastsEmail addressPasswordRegisterOrContinue with GoogleAlready have an account? Log in here.
FAQs about NAIZ IRRATIA - Musikharia | naiz.eus:How many episodes does NAIZ IRRATIA - Musikharia | naiz.eus have?The podcast currently has 718 episodes available.
February 09, 2022Musikari asko dituzten talde nafarrak azken ‘Badok‘ tarteanAbenduan ospatzen den Durangoko Azokaren ondorioz, urtarrila sorkuntza aldetik hilabete gogorra izanik, hainbat taldek argitaratu dituzte beren lanak, esaterako, Broken Brothers, Tzar, Skabidean, Horma eta Vulk, besteak beste....more33minPlay
February 09, 2022«Belaunaldi baten kezkak eta asmoak zeintzuk diren plazaratu nahi izan dugu»Ane Barcena, Kattalin Barcena eta Javier Jorajuriak osatzen dute J Martina taldea. Hainbat single kaleratu ostean, ‘Jaio naiz baina’ deituriko EPa kaleratu dute, 6 abestiz osatua, eta hura aurkezten izan dira MusikHaria saioan. ‘Baina’ bat baino gehiago topatu ditugu J Martinaren lehen albumean....more52minPlay
February 08, 2022‘When we were young’ jaialdi berezia izango da urrian Las VegasenIzkander Fernandez musika adituarekin aipatu dugu jaialdia, izan ere musika estilo konkretu baten bueltan sortu da eta 2000. hamarkadan arrakasta izan zuten izen asko elkartuko dira bertan. Haietako batzuen ibilbideari errepasoa eman diogu MusikHarian....more51minPlay
February 07, 2022Kolektibo zaurgarrien aldeko aldarrikapenak Xiberoots taldearen ‘Honki jina’ lan berrianZazpikote zuberotarrak bigarren diskoa kaleratu du 2021a bukatu aurretik, 2018an ‘Maulemuffin’ diskoari jarraipena emanaz. Migrazioaren krisiaz, presoez eta klase politikoaz idatzitako kantuak idatzi dituzte, aldarte onari eta reggaeak duen energia positiboari uko egin gabe....more43minPlay
February 06, 2022Koska saria eskuratu du Iker Bárbara MusikHaria saioko kolaboratzaileakLau kantu ekarri dizkigu ohikoa den moduan ‘Zarata’ tartera, baina oraingoan besapean saria duela etorri da. Mende laurdeneko ibilbidea egin ostean, Koska saria eman diote Bárbarari musikaren zabalkundean egin duen lanagatik. NAIZ Irratian ere astero egiten du zabalkunde horretan ahalegina....more35minPlay
February 02, 2022«Musika jotzeari ezin genion utzi eta drama barik aurrera egin behar genuela buruan eduki dugu»Beste Bat saioak egin zituzten urtarrilean Sueder talde gernikarrekoek eta 2021ean disko berria kaleratu zuten, ‘Drama barik’ deiturikoa. Lanari buruz gehiago jakin nahi izan dugu MusikHaria saioan eta Unai Aldekozea eta Xabi Larrainzar izan dira hura aurkezteko....more51minPlay
February 01, 2022«Zu ondo ez bazaude, musika ez duzu ondo transmititzen eta gauzak ez dira behar bezala joaten»Bigarren lan luzea kaleratu du Julen Alonso (Orio, 1996) musikariak, ‘Eskuetan bihotza’. Trikitirik ez duten piezak biltzen ditu lan berriak eta bide berrietara bideratu du bere sorkuntza oriotarrak. MusikHaria saioan izan da, iragarri berri duen eten mugagabearen aurretik diskoa aurkezten....more49minPlay
January 28, 2022Vulk bada eta izango daZuzenean aurkezten aspaldi hasi baziren ere, urtarrilaren 28an kaleratu du bere lan berria Vulk talde bilbotarrak. ‘Vulk ez da’ izeneko diskoarekin datoz eta euskara hutsean egingo zutenaren zurrumurrua baieztatu egin da. Erritmo aldetik ere lan handia egin eta buelta bat eman diote beren musikari....more58minPlay
January 27, 2022Musikaren frikiek maite dituzten abestiakMusikHaria saioko Izkander Fernandez kolaboratzaileak melomanoenentzat osatu du zerrenda. Bidaia moduko bat planteatu du eta lehen abestitik azkeneraino nola iritsi den kontatu digu....more0minPlay
January 27, 2022«Ezin zen disko bat atera eta taldea desegin eta hurrengo diskoak antzeko izenburua izango du»Annton Goikoetxea, Christian Rodriguez eta Josu Ximun Billelabeitia dira Lukiek talde mungiarra osatzen dutenak. Duela hiru urte kaleratu zuten ‘#1’ debuteko lana eta zeresana eman zuen, orain, 2021a bukatzear zela, ‘#2’ deiturikoa aurkeztu dute. Josu Ximun Billelabeitia izan da MusikHaria saioan....more53minPlay
FAQs about NAIZ IRRATIA - Musikharia | naiz.eus:How many episodes does NAIZ IRRATIA - Musikharia | naiz.eus have?The podcast currently has 718 episodes available.