Nerabeen garrasia

Nerabeen garrasia

By GUAU | EITB AudioSociety & Culture
Download on the App Store

Nerabeen garrasia episodes

  • 22. Adimen emozionala: Sufrimendutik emozioetara
    Gizartearen historiako bilakaeran izugarri aldatu dira pertsonen emozioak. Paleolito garaiko emozio primarioei, intuizioa erantsi zitzaion erdi-aroan. Egun, Jainkoen pareko teknlogia aurreratuek gaina hartu diete emozioei. Auto kontzientzia emozinalaren faltan, algoritmoek gailuetan erakusten dituzten egoerak bizi ezinda, gazteak emozioen amildegian erortzen ari dira.Teknologietan aurrerapauso handiak eman diren bitartean, pertsonaren barruko garapenean aurrerapauso gutxi egin du gizarteak. Barne eta kanpo garapena ez baita parekoa izan. Teknologikoki izugarri hazi gara, baina emozionalki ez."Nerabeen garrasia. Osasun mentala aldaketa garaian" izeneko liburua kaleratu zuten Telmok eta Maitanek 2023an; podcast formatura ekarri dute orain hausnarketa hori guztia.
    26 min
  • 21. Autolesioak eta suizidioa: ''Ezin dut gehiago!''
    Antsietatea, gorrotoa edo amorrua jasan ezin bihurtzen dira batzuetan eta nerabe batzuk, presio hori askatzeko beste irtenbiderik gabe, beren burua zauritzen dute. Autolesioa, min fisikoa, min emozionala estaltzeko metodu antsiolitikoa da, eta suizidiorako bidea jarri dezake. Emozio zail horiek txikitatik lantzen ez badira, ito egiten dute pertsona, orain ala geroago.Epaiketa edo etiketarik gabe, autolesioak gertatu badira, eta bere buruaz beste egin dezakeenaren susmoa badago, barne motibazioa ateratzen lagundu behar da nerabearen egoera emozionala bideratzeko."Nerabeen garrasia. Osasun mentala aldaketa garaian" izeneko liburua kaleratu zuten Telmok eta Maitanek 2023an; podcast formatura ekarri dute orain hausnarketa hori guztia.
    32 min
  • 20. Bullyinga: ''Bakartu eta jazarri ninduten''
    Adingabeen artean, bullyinga da suizidio gehien eragiten dituen arrazoia. Hiltzen diren gazteen artean, tumoreen ondotik, bigarren kausa. Gainera, polarizatuta dauden jarrerak hobesten dituen mundu digitalak, mugikorrek, ziberbullyingaren neurrigabeko igoera ekarri dute. Irati Galardik eskolan jasan zuen eta bizitza nola bideratu duen azaldu digu.Gai horiei errotik heldu behar zaie, gizarte osoak esku hartuz, eta gazteen artean adimen emozionala eta garapen pertsonala sustatuz. Analfabetismo emozionala da egungo gizartearen adierazgarri nagusienetakoa.Telmo Lazkanok eta Maitane Ormazabalek gazteak zaurgarri egiten dituzten elementuak, tartean sare sozialak, bullyinga, antsietatea, baloreak, elikadura nahasmena, identitatea, neurologia, autoestimua edo osasun mentala aztertuko dituzte "Nerabeen garrasia" podcastean.
    22 min
  • 19. Depresioa: ''Bizitzaren zamak zanpatu nau''
    Depresioa izugarri hedatu da gazteen artean. Ezin bizia, etsipena, sufrimendua eta atsekabe handia. Gatazkak kudeatzeko ezintasunak areagotu egiten du porrotaren sentsazioa.Egoera horien aurrean, esfortzuaren onura landu behar da gazteekin. Eta argi utzi, depresioa ez dela ahultasunaren ondorioa. Ez du indarrarekin zerikusirik; alderantziz, laguntza eskatzea jarrera ausarta da! Jesus Mari Guzmanek lagunduko digu sentimenduak nolakoak diren ulertzen.Telmo Lazkanok eta Maitane Ormazabalek gazteak zaurgarri egiten dituzten elementuak, tartean sare sozialak, bullyinga, antsietatea, baloreak, elikadura nahasmena, identitatea, neurologia, autoestimua edo osasun mentala aztertuko dituzte "Nerabeen garrasia" podcastean.
    23 min
  • 18. Antsietatea: Harnasik ezin dut hartu, ito larria daukat!
    Gorputzaren erantzun naturala da antsietatea. Egoera arriskutsuek edota guretzat esanahi handia duten gertaerek sentiarazten diguten beldurraren, urduritasunaren edo egon ezinaren ondorioz sor litekeen eratzuna.Eragileak arrazoi asko izan daitezke, baina beti dakarte sufrimendua ondorio gisara. Pilotu gorria pizten denean, geure burua eta gorputza aztertu behar dira. Pentsamenduan atzera egin eta beharrezkoa bada, profesional bati laguntza eskatu; dena ez baitago norberaren esku. Maite Gonzalez psikologoak lagundu digu behaketan podcasatren atal honetan.Telmo Lazkanok eta Maitane Ormazabalek gazteak zaurgarri egiten dituzten elementuak, tartean sare sozialak, bullyinga, antsietatea, baloreak, elikadura nahasmena, identitatea, neurologia, autoestimua edo osasun mentala aztertuko dituzte "Nerabeen garrasia" podcastean.
    28 min
  • 17. Elikadura nahasmendua: gorroto dut nire gorputza!
    Elikadura nahasmenduaren benetako kasu baten fikziozko testigantzarekin ekin diogu atalari. Gainera, kalean egindako galdeketa erantsi dugu egoera gorpuzteko.Elikadura nahasmena aztertuko dugu, askotan uste izaten delako janariarekiko okerreko harremana izaten dela. Eta sakonean, arazo larriagoak daude. Ondorioa izan ohi da gehienetan nahasmendua, eta ez kausa.Telmo Lazkanok eta Maitane Ormazabalek gazteak zaurgarri egiten dituzten elementuak, tartean sare sozialak, bullyinga, antsietatea, baloreak, elikadura nahasmena, identitatea, neurologia, autoestimua edo osasun mentala aztertuko dituzte "Nerabeen garrasia" podcastean.
    31 min
  • 16. Familia lokarria. Arazoa bera, edo sintoma da?
    Animaliak eredua hartuta aztertu ditugu familia barruko lokarriak. Zer animalirekin identifikatzen zarete hezitzaile gisara? Eta nolako eredua hezi zaituzte zu?Jarreraren aldetik, kanguru babeslea, izan zaitezke, kontrol zorrotzegia jartzen duen errinozeroa edo eta albotik beti konfidantza eskaintzen duen izurdea. Eta emozioen aldetik: arazoak saihesten dituen ostruka, kontrolik gabeko erreakzioak dituen marmoka ala laguntza eta babesa ematen dituen San Bernardo txakurra.Telmo Lazkanok eta Maitane Ormazabalek gazteak zaurgarri egiten dituzten elementuak, tartean sare sozialak, bullyinga, antsietatea, baloreak, elikadura nahasmena, identitatea, neurologia, autoestimua edo osasun mentala aztertuko dituzte "Nerabeen garrasia" podcastean.
    20 min
  • 15. Teknologia eta identitatea: XXI. mendeko amildegia
    Teknologiak alderdi on asko ditu, noski, baina online mundurako prestakuntzarik onena, offline munduan lortzen da. Nerabeek oso gaztetatik ikusten dituzte beraien gaitasun kognitibo eta emozionalak gainditzen dituzten edukiak, pentsaerak eta jokabideak. Eduki horiek, kokatzen lagundu beharrean, kontrakoa lortzen dute, gaztea zeharo desorientzatzea.Emozioak kudeatzen ikasteko balio beharrean, sakelekoaren bidea aukeratuta, nerabeak dituen emozio nahasiak anestesiatzea bilatzen da. Abibidez, eduki pornografikoak azkarregi eskura izateak, gazteen sexu harremanean ondorio kaltegarria eragin dezake.
    22 min
  • 14. Burbuila emozionalean isolatuta
    Belaunaldi gazteengan espektatiba handia jarri duen gizartean bizi gara. Ez zaio norbanakoari bere bidea urratzen uzten, eta horrek antsietatea eta depresioa eragiten ditu nerabeengan. Euren bizitza egin, egoera deserosoak ezagutu eta bizitza errealarekin kontaktua izateko beharra dute.Telmo Lazkanok eta Maitane Ormazabalek gazteak zaurgarri egiten dituzten elementuak, tartean sare sozialak, bullyinga, antsietatea, baloreak, elikadura nahasmena, identitatea, neurologia, autoestimua edo osasun mentala aztertuko dituzte "Nerabeen garrasia" podcastean.
    24 min
  • 13. Bakardadeak hil egiten gaitu
    Gaur egungo gizartean nabarmen ari dira gutxitzen garai bateko tribua, lagunartea, kohesio soziala eta benetako harreman sozialak. Indibidualismoa, nartzisismoa, bakardadea eta jokabide antisozialak ari dira nagusitzen oro har, eta batez ere nerabeen artean. Juan Cruz Arzalluzen lekukotzak lehena eta oraina argitu digu.Telmo Lazkanok eta Maitane Ormazabalek gazteak zaurgarri egiten dituzten elementuak, tartean sare sozialak, bullyinga, antsietatea, baloreak, elikadura nahasmena, identitatea, neurologia, autoestimua edo osasun mentala aztertuko dituzte "Nerabeen garrasia" podcastean.
    28 min

About Nerabeen garrasia

From the publisher's feed

"Nerabeen garrasia", Telmo Lazkanok eta Maitane Ormazabalek gidatutako podcasta da. Aldaketa garaian eta zaurgarri dauden nerabeek osasun mentalean izan ditzaketen arazoak bideratzeko helburuz.…