Irailaren 11 egun seinalatua da, Dorre bizkiak,
Diada, Salvador Allenderen hilketarena. Eta Rosika Schwimmerren
urtebetetzea ere bai. 1877ko irailaren 11n jaio zen Budapesten.
Bat-bateko ekaitza zela eta, haren amak korrika egin zuen zuhaitz baten
abarora eta orduan erditu zen, denbora baino lehenago. Liburuetarako,
pertsonaiak asmatu egiten dira edo besterik gabe bizitzatik jaso,
hortxe egon direlako ezkutuan, jende arruntaren bistatik aparte,
beren beregi baztertuak, kasu askotan. Rosika Schwimmerren figurak
zetzan ez hilerri batean, New Yorkeko liburutegi publikoan baino,
kartoizko kutxetan sartua, norbaitek noiz zabalduko zain. Bizitzaren
zorte bat izan da kaxa horiek zabaltzeko aukera izatea. Halako
pertsona handi bat ezagutzea, hilondoan baina gertutik.
p { margin-bottom: 0.25cm; direction: ltr; line-height: 115%; text-align: left; orphans: 2; widows: 2; background: transparent }