Hitza Jolas podcastaren atal ezberdinetan entzun izan ditugu 2021eko lurraldekako "Oinak buruan" Eskolarteko Bertsolari Txapelketako finaletako bertsoaldiak. Atal honetan baina, saio horien guztien bilduma egin nahi izan dugu. Honenbestez Arabako, Gipuzkoako, Bizkaiko, Nafarroako eta Lapurdi Behe Nafarroa zein Zuberoako finaletako hautaketa egin dugu.
Bistakoa da, gaztetxoak izan arren etorkizun oparoa izango dutela bertsolari hauek.