Aupa Bizkaia

Oinarrizko txirrindularitza bultzatzen dihardute lanean


Listen Later

Eibarko Txirrindulari Elkarteak mendeurrena ospatuko dau aurten. 1926an sortua, ehun urteko ibilpidean hainbat gorabehera gainditu dauz: gerra garaiko etenak, arazo ekonomikoak, istripuak eta pandemia, besteak beste. Halan be, alkarteak bizirik dirau eta txirrindularitza sustetan jarraitzen dau. Angel López Mendi presidenteak azaldu dauenez, helburu nagusia oinarrizko txirrindularitza bultzatzea da, gazteen artean afizinoa biztuz. Urtean zehar hainbat lasterketa antolatzen dabez, tartean, Udaberri Saria, Memorial Balenciaga eta San Juan Saria.
Mendeurreneko ekitaldi nagusia bagilaren 10ean izango da, Eibarko Coliseo antzokian. Besteak beste, alkartearen historiari errepasoa egingo deutsie.
...more
View all episodesView all episodes
Download on the App Store

Aupa BizkaiaBy Iñigo Esteban