Eneko Axpe eta Uxune Martinezek kontzientzia ekologikoa sustatu nahi izan digute Zientzia eta pazientzia podcastean.
Behi okelaren kiloko txuleta baten ekoizpenak, autoz 1.600 km egiteak adina kutsadura sortzen du. Izan ere behi bakoitzak egunero 500 litro metano sortzen ditu. Mundu jasangarria izateko, zifra altuegian dira horiek Eneko Axperen esanetan. Laborategiko okela ez da utopia dagoeneko eta aukera horren alde egin beharra sustatu du. Uxune Martinezek aldiz, elikagaiak biltzeko erabiltzen den plastikoak eragiten duen kutsadura handiaz ohartarazi du.