Ondra, rock talde donostiarra, 2018. urtean jaio zen eta bi urte kontzertuak ematen egon eta gero jauzi handia egin dute: bere lehengo diskoa kaleratu dute 'Su Itzaletan'.
Amorruz eta energia beteriko 9 abestik osatzen dute taldearen lehengo lana eta, argi dago, sentimenduz jotzen eta abesten dutela.
Gipuzkoako Kale Nagusian taldeko Peru Arregirekin eta Xabi Urkiarekin hitz egin dugu eta diskoko bere abesti gogokoena zeintzuk diren argitu digute.