Osasun Etxea

Osasun Etxea

By Euskadi Irratia (EITB)Society & Culture
Download on the App Store

Osasun Etxea episodes

  • Zubia: "Etikaren aurkakoa eta larria da gezurrezko informazioa zabaltzea"
    Osasun larrialdia izendatu bezperan, Felix Zubiak, Donostia Ospitaleko ZIUko medikuak nabarmendu du egoera larria dela. Talde gisa jokatzearen premiaz jardun zaigu, baita harremanak murriztu beharraz ere. Gainera, bizikidetza unitatea mantenduz aisia egiten ikasi beharko genukeela ere erantsi du. Ikasturte berriaren atarian berriz, ikasle talde ahalik eta egonkorrena mantentzea kutsatzeak ekiditeko modua izan litekeela esan digu....
    29 min
  • "Pertsonen arteko harremanak ahalik eta gehien murriztu behar ditugu"
    Felix Zubia Donostia Ospitaleko Zainketa berezien unitateko medikuaren esanetan "ez zaio behar beste garrantzia eman" kontaktuak murrizteari, eta eskuak garbitzeak, musukoa janzteak eta distantzia soziala mantentzeak bezainbeste balio du. Positiboen goranzko joerak jarraituz gero, "laister egoera lehertuko da eta neurri zorrotzagoak beharko dira, bai ala bai". "Espazio itxietan eta jende asko pilatzen den lekuetan" arreta jarri behar dugu gaitza horrelako egoeretan zabaltzen delako....
    27 min
  • "Aste honetan ikusiko dugu hartutako neurriak eraginkorrak izan ote diren"
    Felix Zubia Donostia Ospitaleko Zainketa Berezien Unitateko eta Osasun Etxea saioko medikuaren arabera, neurriei zorrotz eusteko garaia da. "Ezin gara erlaxatu goranzko joera mantenduz gero osasun sistema kolokan jartzea bideratu baitezake". Musukoen erabilerak eragindako azaleko arazoak ere hizpide izan ditugu eta entzule baten galdera dela eta, bihotzak bete beharreko bi funtzioak zeintzuk diren azaldu digu....
    26 min
  • "Orain zorrotz jokatu ezean, gutxi barru egoera oso larrian izan gaitezke"
    Felix Zubia Donostia Ospitaleko Zaintza Berezien unitateko medikuak dio une oso kritikoan gaudela. Babes eta segurtasun neurri guztiak mantendu eta harremanak murriztu beharreko garaia dela berretsi du, baita isolamenduak zorrotz betetzeko momentua ere. Hori egin ezean ospitaleak betetzeko arriskuan suerta gintezkeela ohartarazi du Euskadi Irratiko Osasun Etxea saioan. ...
    23 min
  • "Gizarte moduan lotsagarri, geurekoikeriz jokatu dugu"
    Badirudi debekua, isuna eta itxialdia soilik ulertzen ditugula Felix Zubia Donostia Ospitaleko Zainketa Berezien unitateko medikuaren esanetan. Haserre agertu da eta oso kezkatuta jendeak orohar eta gazteek agertu duen jokamoldearekin. Egoera honetara iristea ekidin zitekeela azpimarratu du eta aste gutxi ditugula jende pilaketak ekidin, harreman sarea ahalik eta gehien murriztu eta isolamenduak egoki betetzeko. Jokaerak aldatzen hasi ezean, adinekoak kutsatu eta egoerak okerrera egin dezakeela jakinarazi du. ...
    25 min
  • 'Epidemiologikoki otsailean bezala gaude, jarduerak murriztu behar ditugu'
    Felix Zubia Donostia Ospitaleko Zaintza Berezien unitateko medikuak esan digu epidekiologikoki otsail amaiera, martxo hasieran geneukan egoeraren parekoa dugula. Erantsi du baina, gaitzaren zabalkundeaz orduan baino gehiago dakigula eta azpiegituraz ere hornituago gaudela. Horrexegatik harremanak edota jarduerak murriztea, espazio irekietan ibiltzea, rmusukoa erabiltzea edota jende pilaketak saihestea dira hartu beharreko ezinbesteko neurriak. Hauteskunde egunean hartu beharreko neurriez eta gomendioez ere hitz egin digu, entzuleen galderak erantzuteaz gain....
    25 min
  • "Norberak egin behar du lan guztiok babes gaitezen"
    Babes neurriak hartzeak duen garrantzia azpimarratu du berriz ere Felix Zubia medikuak. Gizarte sare bat osatzen dugula pentsatzen ikasi behar dugula dio. Haurrak zaintzen ari diren aiton-amonek baino haurren gurasoek tenuz jokatu behar dutela dio, eurak baitira jende sare zabalagoarekin dabiltzanak. Ba al zenekien abesbatzena, arrisku jarduera dela? Entzun gaurko saioa....
    23 min
  • "Haurren behar psikologiko eta sozialak ez dira behar bezala kudeatu"
    Felix Zubia medikuaren iritziz ez da frogatu haur eta gazteen artean Covid-19 koronabirusa kutsatzeko arrisku handiagoa dagoenik. Bere aburuz, zorrotzegi jokatu da umeekin. Beti haur talde berbera elkartuz gero arazorik. Ikasturte berriari begira, ahalik eta normaltasun handienaz jokatzearen aldekoa da. Udan eguzkitik babesteko aholku nagusiak ere eman dizkigu Osasun Etxeko gure medikuak....
    25 min
  • Koronabirusak odol taldeekin duen loturaz
    ELA gaixotasunaren mundu egunean Felix Zubiarekin koronabirusa ere hizpide izan dugu Osasun Etxean. Gurean eta munduan izan duen bilakaera, odol talde ezberdinak eta gaitzaren gogortasunaren arteko loturaz ere aritu zaigu. Baita Dexametasona botikaren erabileraz ere. 15 ikerketa lerro martxan direla eta urte amaierarako txertoa aurreikusten du Euskadi Irratiko uhinetako gure medikuak....
    25 min

About Osasun Etxea

From the publisher's feed

"Taupaka" tartean osasuna ardatz duten erreportaje eta solasaldiak entzungo dugu. Ondoren, Felix Zubia medikuaren kontsulta zabalduko dugu, entzuleen zalantzak argitzeko. Gaixotasun…

More shows like Osasun Etxea

La mecánica del caracol by GUAU | EITB Audio

La mecánica del caracol

4 Listeners

Faktoria by Euskadi Irratia (EITB)

Faktoria

0 Listeners

Graffiti by Radio Euskadi (EITB)

Graffiti

1 Listeners

Boulevard by Radio Euskadi (EITB)

Boulevard

0 Listeners

Hiru Erregeen Mahaia by Euskadi Irratia (EITB)

Hiru Erregeen Mahaia

0 Listeners

Vivir para ver by Radio Euskadi (EITB)

Vivir para ver

0 Listeners

Crónica de Euskadi - Fin de semana by Radio Euskadi (EITB)

Crónica de Euskadi - Fin de semana

0 Listeners

Kultur leihoa by Euskadi Irratia (EITB)

Kultur leihoa

0 Listeners

Arratsean by Euskadi Irratia (EITB)

Arratsean

0 Listeners

Top Gaztea by Gaztea (EITB)

Top Gaztea

0 Listeners