Piperpolis | Bilbo Hiria irratia

PIPERPOLIS: Zinegoak jaialdian erresistentzia eta afektuen sareak ardatz


Listen Later

Zinegoak jaialdiak Bilboko LGTBIQ+ zinema eta arte eszenikoen jaialdiak bere 22. edizioa ospatuko du aurten, 2025eko ekainaren 23tik 30era, 50 jarduera baino gehiagorekin. Edizio honek erresistentzia eta afektuen sareak izango ditu ardatz, eta 15 film luze lehiatuko dira sail ofizialeko hiru kategorietan: FIK, DOK eta KRAK. Halaber, film laburren hiru ziklo berri izango dira: Maitasun sareak, Erresistentzia eremuak eta Geroa oroimenetik. Jaialdia Arriaga Antzokian hasiko da, Esanezin taldearen emanaldi batekin eta Zero Chou zinegile taiwandarrari emango zaion Ohorezko Sariarekin. Itxiera Bilborocken izango da, ekainaren 30ean. Euskal ekoizpenak ere izango dira, hala nola Jone, batzuetan film luzea eta sei film labur.

https://bilbohiria.com/docs2/2025/piperpolis/250610_piper_zinegoak.mp3

Deskargatu hemen.

The post PIPERPOLIS: Zinegoak jaialdian erresistentzia eta afektuen sareak ardatz first appeared on Bilbo Hiria irratia.

...more
View all episodesView all episodes
Download on the App Store

Piperpolis | Bilbo Hiria irratiaBy