Plaz!

Plaz!

By GUAU | EITB AudioSociety & Culture
Download on the App Store

Plaz! episodes

  • 2. Telmo Trenado eta "Bar Gloria": etxetik kanpo bizitzea
    Telmo Trenado eduki sortzaileak Nerea Ibarzabalen “Bar Gloria” liburua ekarri du “Plaz!” podcastera.Liburuko istoriotik abiatuta, etxetik eta herritik ateratzeaz, inkomunikazioaz eta anai-arreben arteko harremanez aritu dira. Tabernek gure bizitzetan duten lekuaz ere hausnartu dute, elkartzeko eta harremanak sortzeko espazio gisa. Zer aldatzen da herritik kanpo bizitzera goazenean? Eta zenbateraino partekatzen dugu barruan daramaguna gertukoenekin?
    46 min
  • 1. Zer gertatzen da lagun batekin dugun harremana amaitzen denean?
    Jone Arriolak, Elgoibarko zinema zuzendari eta gidoilariak, Miren Amurizaren “Pleibak” liburua ekarri du “Plaz!” podcastera. Liburuko istoriotik abiatuta, gaztaroko erreferentziez, ametsez eta laguntasun-harremanez aritu dira podcastaren atal honetan. Baina, kontziente al gara laguntasun-harremanak ere hautsi daitezkeela? Eta zer gertatzen da lagun batekin dugun harremana amaitzen denean? Nola egiten zaio aurre lagun baten galerari?
    30 min
  • 0. Trailer: "Plaz!" Liburu bat. Gonbidatu bat eta hortik sortzen den guztia
    Nork esan du liburuei buruz hitz egitea aspergarria denik? “Plaz!” podcasta, euskarazko literatura beste modu batera ezagutzeko plaza da. Irakurle sutsua den Nahia Sillerok gidatuta, atal bakoitzean gonbidatu ezagun batek liburu bat izango du abiapuntu, eta hortik aurrera... auskalo nora eramango gaituen elkarrizketak!Maitasuna, laguntasuna, identitatea, harremanak, bizitzako kezkak... Liburuetatik tiraka, denetarik izango dugu hizpide, umorez, naturaltasunez eta konplexurik gabe.“Plaz!” saioan liburuak ez dira helmuga, abiapuntua baizik.
    1 min

About Plaz!

From the publisher's feed

Nork esan du liburuei buruz hitz egitea aspergarria denik? “Plaz!” podcasta, euskarazko literatura beste modu batera ezagutzeko plaza da. Irakurle sutsua den Nahia Sillerok gidatuta, atal bakoitzean…