ARGIA

PODCAST 2x29 | Papergabeen lan-indarraren xurgapenari esker ere dabiltza aitzina banaketa plataformak


Listen Later

Hainbat ikerketa kazetarik plazaraturikoa baieztatu du Bruselako Enpleguaren Ikuskaritzak: guneka, plataforma numeriko erraldoientzat dabiltzan banatzaileen erdia baino gehiago papergabea da. Flexibilitatea muturrera eramanik, langileen eskubideen bermea saihesteko tramankuluak dauzkate Uber Eats eta Deliveroo gisako konpainiek –tartean langile autonomo gisa jarduten dutelako banatzaileek–. Lan baldintza kaskarren zerrendan beste bat gehitzen zaio, ordea, papergabeari: plataformarako sarbidea paperak dauzkan bati erosiz eta pagaren zati bat honi banatuz, esplotatua are esplotatuago dago. Uste baino orokortuagoa dugun errealitatea dugu hori.


...more
View all episodesView all episodes
Download on the App Store

ARGIABy ARGIA