Madrilgo Euskal Etxearen gonbidapenez joan dira Oñati eta Legazpiko hainbat txistulari Madrilera; bihar kontzertua eskainiko dute San Inazio elizan (19:00) eta igandean, Euskal Etxeak Iñaki Gabilondo kazetariari egingo dion omenaldian parte hartuko dute.
Ez da ohikoa halako irteerak herriko txistularientzat eta gogoz eta iluzioz beteko dutela esan digu Aitor Madinak, Aita Madina txistulari taldeko zuzendariak.