Benjamin, alebin, infantil eta kadete kategorietako neska eta mutilei zuzenduta egingo da 3X3 saskibaloi txapelketa. Hiru edo lauko taldeetan eman behar da izena eta taldeak, mistoak izan daitezke. Izen-emate orriak kiroldegian eskuratu eta utzi daitezke. Bihar da izena emateko azken eguna, Pablo Zubia antolatzaileak esan digunez.