Entzumen eta ikusmen arazoak dituztenei ez ezik, euskara ulertzen ez dutenei edo antzezlanean "bisitatuko" diren herrialdeetako hizkuntza entzun nahi dutenei zuzendutako sistema da lagundutako entzuketarena. Glu-Gluk bere web atarian eskuragarri duen aplikazioa jaitsi eta mugikorra hartuta, wifi bidez konektatuko gara, antzezlana jarraitu ahal izateko.
Sistemaren berri eman ditu Toño Pintok, konpainiako ekoizleak.