Jurgi Ekiza musikari ta kantariak « Argitzala » albuma plazaratu du 2025. urtean. Willis Drummond taldea pausan sartu zenean, bere bakarkako bigarren proiektu honetan buru belarri sartu eta ekoizpenaren urrats guztiak kudeatu nahi izan ditu : Hitzak, musika, tresna eta ahots guziak, sampling-a, moldaketak, ekoizpena, grabaketa, nahasketa eta masterisazioak.
Jurgirekin solasaldi luze bezain interesgarria ukan dugu nun gai ugaritaz mintzatu gara : Hazparne eta Punaauian (Tahiti) arteko bizipenetaz, Xak-ekin belaontziz eginitako bidaiaz, biniloaren soinu bereziaz, …