Alberto Letamendi, artista, erakaslea eta naturaren zale Ordiaziarra da. Bere obretan, pinturan zein eskulturan, hainbat teknika erabiltzen ditu beti ere material naturalei lehentasuna emanez, hala nola burdina-hautsa, egurra edota pigmentuak.
Bere margoetan, euskal kulturaren transmisioa, etorkinen egoera edota gizarteak pairatzen duen kontrol zorrotza adierazi nahi ditu bainan kolore biziekin.