Sign up to save your podcastsEmail addressPasswordRegisterOrContinue with GoogleAlready have an account? Log in here.
Astero Zangozatik egiten dugun reggae irratsaioa. Amets Irratian hasi ginen, ondoren Info 7ra joan ginen. Gaur egun Naiz Irratian gaude. Reggae Fever-en ska, rocksteadya eta reggaea aurkituko dituzu b... more
FAQs about REGGAE FEVER IRRATSAIOA:How many episodes does REGGAE FEVER IRRATSAIOA have?The podcast currently has 170 episodes available.
February 10, 2023RF 14.17: Asteburuko planak (The Reggae Train, Pagasarri Ska Allstars eta Akatz)Astebururako hiru plan aurkeztera goaz aste honetako atalean. The Reggae Trainari emango diogu denbora gehien eta Juantxo Skalari eta La Rude Band eta The Arratiansek joko dituen abesti batzuk entzun ditugu. Baita Jah Inity Sound eta Mr. Bigshotek larunbatean jarriko dituen abesti batzuk ere. Ez ditugu ahaztu nahi Pagasarri Ska Allstarsen ostiraleko kontzertua, ez eta larunbatean Bilboko Kafe Antzokian Akatzek Amaika Rude Soundekin batera joko duen kontzertua. Reggae Sukarra ona da!...more58minPlay
February 02, 2023RF14.16: The Arratians taldeko Aimarri elkarrizketaAste honetan, The Reggae Train jaialdiaren harira, The Arratians taldeko Aimar izango dugu gurekin hizketan . Elkarrizketa aurretik eta ondoren Judge Dread eta Moskito Bite entzungo ditugu, Zuretzako Mezuak, Gasteizko gaztetxean, antolatu duen kontzertua aitzakia harturik. Skabideanek 40 minutu Rock jaialdirako sortu duen abestia ere entzuteko aukera ere izango dugu. Reggae Sukarra ona da!...more58minPlay
January 31, 2023RF14.15: Boss Reggae bilduma eta Guerrero Recordsen nobedadeakAste honetan, klasikoei gordetzen diegun tartean, Boss Reggae bildumaren errepaso bat egingo dugu. Ondoren Guerrero Recordsek argitaratu dituen zenbait nobedade entzungo ditugu, The Gravelites eta Boss Capone & Patsy adibidez. Boss Caponerekin jarraitu eta Brixton Recordsek argitaratu duen Keith & Tex, Rudy Mills eta The Steadytonesen girarekin amaituko dugu. Reggae Sukarra ona da!...more59minPlay
January 20, 202314.14: Keith & Texen hariari tiraka Gasteizetik pasatuzAste honetan gure asteko klasikoei tiraka ibiliko gara. Horren aurretik nobedadeak entzuten hasiko gara, La Panchita Recordsek ekarriko dizkiguna, Pappa Rude eta Sheila Langa. Gero hariari tiraka hasi eta Zuretzako Mezua kolektiboak antolatu duen jaialdiaz hitz egiten ibiliko gara. Juge Dread, The Moskito Bite eta The Steadytones entzuteko aukera izango dugu. Reggae Sukarra ona da!...more56minPlay
January 13, 2023RF14.13: Urteko lehenengoan Terry Halli omenaldia eta The Reggae Trainaren aurkezpenaUrteko lehenengo saioa joan berri zaigun Terry Halli omenaldia egiteko probestuko dugu. The Specialsen abestiak entzuteaz gain, abesti originalak eta Fun Boy Threerenak ere entzungo ditugu. Tartea ere izango dugu hurrengo otsailaren 11ean Andoaingo Gaztetxean ospatuko den The Reggae Trainaren hurrengo geldialdiaz hitz egin eta Juantxo Skalari & La Rude Band eta Arratians entzuteko. Reggae Sukarra ona da!...more59minPlay
December 30, 202214.12: Urteko azkena - 2022k0 euskal uztari errepasoaAste honetan urteko azken Reggae Fever entzutera goaz. Azken saio honetan musika jamaikarra egiten duten euskal taldeek aurten ateratako abestiak entzungo ditugu. Reggae Sukarra ona da!...more55minPlay
December 16, 2022RF14.11: Ska Beat Records zigilu famatuaren katalagoari errepasoaAste honetan Ska Beat Records zigilu famatuaren katalagoari errepasoa eman diogu. Reggae Sukarra ona da!...more1hPlay
December 01, 2022RF 14.10: Xanti Etxeberriarekin solasaldia Jahgoikoa Eta Reggaezarra taldearen singlea aukezteko.Aste honetan Xanti Etxeberria izango da gurean Jahgoikoa Eta Reggaezarra taldearen singlea aukezteko. Pantxek, estreinatu berri duen "Agur eta Ohore" adar berrian aterako du lan hau eta Durangoko azoka alternatiboan aurketuko du abenduaren 7an. Guk aste honetan bi abestiak primizian entzuteko parada izango dugu. Reggae Sukarra ona da!...more57minPlay
November 24, 2022RF14.9: Eukaraldiaren erdian gaudela aprobetxatuz, aste honetan reggaea EUSKARAZ!Eukaraldiaren erdian gaudela aprobetxatuz, aste honetako abesti guztiak EUSKARAZ abestuak izango dira. Euskal Herriko panoramari argazkia atera eta gaur egungo zenbait talde entzungo ditugu. Nobedadeak ez dira faltako. ReggaeSukarra ona da!Eukaraldiaren erdian gaudela aprobetxatuz, aste honetako abesti guztiak EUSKARAZ abestuak izango dira. Euskal Herriko panoramari argazkia atera eta gaur egungo zenbait talde entzungo ditugu. Nobedadeak ez dira faltako. ReggaeSukarra ona da!...more57minPlay
November 18, 2022RF 14.8: Nobedade ugari gaurkoanAste honetan nobedadez beteriko saioa egingo dugu. Brixton Recordsek argitara berri duen New York Ska Jazz Ensemble taldearen lan berria entzuteaz gain Bruselako Badasonic Recordsen argitalpen berriak entzungo ditugu, Hepcat taldearen singlea eta The Appetizers italiarren LPa. Reggae Sukarra ona da!...more58minPlay
FAQs about REGGAE FEVER IRRATSAIOA:How many episodes does REGGAE FEVER IRRATSAIOA have?The podcast currently has 170 episodes available.