Sign up to save your podcastsEmail addressPasswordRegisterOrContinue with GoogleAlready have an account? Log in here.
Astero Zangozatik egiten dugun reggae irratsaioa. Amets Irratian hasi ginen, ondoren Info 7ra joan ginen. Gaur egun Naiz Irratian gaude. Reggae Fever-en ska, rocksteadya eta reggaea aurkituko dituzu b... more
FAQs about REGGAE FEVER IRRATSAIOA:How many episodes does REGGAE FEVER IRRATSAIOA have?The podcast currently has 376 episodes available.
May 18, 2016Weekender BizkaitarraAste honetako saioa asteburuan Bizkaian ospatuko diren bi festen inguruan pasako dugu. Asteburu jamaikarra Bilbon hasiko da ostiralean, Stage Live aretoan Bilbomatiks eta The Aggrolites izango ditugu. Ondoren The Ugly Ones selektore taldea Kremlin aretoan goizalderarte. Larunbateko zita Gernikan izango da, bertan VI. Rudelari Eguna ospatzen da eta egun osoko egitaraua prestatu dute Piratak Athletic-ekoekin elkarlanean. Ekitaldi nagusia gauean izango da, Astran Majaicans eta Soweto izango ditugu. Ondoren Amunda Selektah Ospa Tabernan.Gozatu Reggae Fever...more1hPlay
May 13, 2016Rudelari Eguna berotzen hasi gara lehen taldea aurkeztenAste berri bat joatear da eta atal berri batekin dator Reggae Fever Irratsaioa.Betiko martxa jarraituz Asteko Klasikoak ireki du irratsaioa. Gaurkoan LKJk izango da gure protagonista. Berak eman digu "Reggae Rula Vol.2" bilduma aurkezteko bidea. Berri onak ditugu eta maiatzaren 21ean Gernikako Rudelari Egunak aurrera jarraituko duela ospatu dugu bertan jotzen egongo den Majaicans entzuten. Amaitzeko larunbatean Baionan ospatuko den Soul Experience festa aurkeztu dugu....more1h 1minPlay
May 05, 2016Skinhead Revolt bilduma eta astebururako planaGaurkoa reggae martzianoarekin hasiko dugu, Colonel Elliot & The Lunatics taldea izango da Asteko Klasikoaren protagonista. Ondoren aspaldiko Skinhead Revolt bildumari errepasoa emango diogu eta asteburuan Altsasun ospatuko den jaiarekin amaituko dugu. Gozatu Reggae Fever!...more1hPlay
May 03, 2016New York Ska Jazz Ensemble eta Ska Jazz musika gaurko protagonistak.Gaurko saioa zendu berri den Lord Tanamori omenaldi xume bat eginez hasi dugu. Ondoren Ska Jazz musikak bidea ireki digu eta banda ezberdinak entzuteko parada izan dugu: Don Drummond, Amusic Skazz Band eta Ttak. Saioa larunbatean Iruñean ospatuko den NYSJE taldearen kontzertua aurkezten amaitu dugu. Gozatu Reggae Fever!!...more1h 1minPlay
April 22, 2016Kataluniatik datozen nodedadeakGaurko saioko zati haundi bat pasa dugu Katalunian. Izan ere Skatalá, Dr. Calypso eta The Oldians entzun ditugu.Lehenengoek Borinot Borinot diska klasikoa berrargitaratu dute binilo formatuan. Bigarrenek Rarities izenarekin bilduma ezberdinetan ateratako abestiak elkartu dituzte eta hirugarrenek diska berria atera zute otsaila aldera. Amaitzeko Western Standard Time Ska Orchestra entzun ditugu, asteartean (apirilak 26) Bilbon izango ditugu....more1hPlay
April 22, 2016Liquidator Music disketxearen nobedadeakUdaberriko oporrak eta gero bueltan da Reggae Fever Irratsaioa. Asteko Klasikoa eta gero Zartako-K talde nafarra entzun dugu, bideoklip berriarekin datoz Tafallarrak. Ondoren Liquidator Music disketxearen bi lan berriak aurkeztu ditugu: Gigantes Magneticos-en Power of Choice LPa eta Alpheus-en So Brave 7" berria. Saioa amaitzeko Asteburuko Proposamena iritsiko da Los Granadiansekin. Gozatu Reggae Fever!...more1hPlay
April 22, 2016Mojo Working jaialdia aste honetako protagonista Reggae Fever irratsaioanAste honetako saioa Judge Dread haundiarekin hasi dugu. Berak The Upsessions entzutera eramango gaitu.Musika mota aldatu eta Donostian asteburu honeta ospatuko den Mojo Working jaialdiari buruz jardun gara. Bertan parte hartuko duten artistak entzun ditugu. Saioa amaitzeko The Upsetters eta Los Granadians....more1h 1minPlay
March 04, 2016Begoña Bang Matu & The Shake it Ups-en EP berria eta Reggae Hit the Botxo Vol.1Aste honetakoa The Maytones-ekin hasi dugu. Ondoren Begoña Bang Matu & The Shake it Ups-en EP berria aurkeztu dugu. Ezin izan dugu aipatu gabe utzi aste honetako berri nagusia eta Arnaldo Otegi Aske! abestia ere entzun dugu. Amaitzeko larunbatean Santutxuko Moonstomp Soul Cafe aretoan ospatuko den Reggae Hit the Botxo festa aurkeztu dugu. Entzun Reggae Fever! Asteko Reggae Txutea!!!...more1h 1minPlay
March 01, 2016Reggae Fever 7.17: The Titanians Iruñeko taldearen lan berriaren aurkezpena.The Melodiansekin hasi dugu gaurko atala, haiek izan baitira Asteko Klasikoa ataleko protagonistak. Ondoren The Titanians talde nafarraren lehen lan luzea entzuteko parada izan dugu. Roots Reggae horrek Donostiara eraman gaitu Tacumah Reggae Banda entzutera. Saioa amaitzeko The Oldians entzun ditugu. Reggae Fever, asteroko Reggae txutea!...more1h 1minPlay
February 18, 2016Reggae Fever 7.16: The Skatalites, Western Standard Time Ska Orquestra eta The OldiansAste berriarekin batera Reggae Fever irratsaioaren atal berri bat iritsi da. Atal berri honen gidariak The Skatalites izango dira, asteko klasikoaren protagonistak izango dira eta Western Standard Time Ska Orquestra, The Oldians eta Hepcat bezalako taldeak entzuteko bidea irekiko digute. Gozatu Reggae Fever!...more1h 1minPlay
FAQs about REGGAE FEVER IRRATSAIOA:How many episodes does REGGAE FEVER IRRATSAIOA have?The podcast currently has 376 episodes available.