Sign up to save your podcastsEmail addressPasswordRegisterOrContinue with GoogleAlready have an account? Log in here.
Astero Zangozatik egiten dugun reggae irratsaioa. Amets Irratian hasi ginen, ondoren Info 7ra joan ginen. Gaur egun Naiz Irratian gaude. Reggae Fever-en ska, rocksteadya eta reggaea aurkituko dituzu b... more
FAQs about REGGAE FEVER IRRATSAIOA:How many episodes does REGGAE FEVER IRRATSAIOA have?The podcast currently has 383 episodes available.
March 27, 2015Reggae instrumentala Reggae Fever irratsaioanReggae instrumentalarekin hasi gara. Boris Gardiner eta The Upsetters izango dira hasierako protagonistak. Ondoren Boss Caponeren lan berria azkenean gurean izan dugu. Bukatzeko, Juatxo Skalari eta La Rude Band eta astebukaerako kontzertu proposamena, LIBRE eguna Añorgan. Hau da asteroko jamaikar oldie txutea Gozatu Reggae Fever!!...more1h 1minPlay
March 13, 2015MOJO WORKIN jaialdiaren aurkezpena gaurkoanSaioa arraro xamarra izan dela uste dugu. Ez dakigu Reggae Fever edo Soul Fever izan den atzo gauekoa. Izan ere, Martxoaren 19tik 22ra Donostian ospatuko den MOJO WORKIN jaialdia aurkeztu dugu eta bertan parte hartuko duten abeslari eta taldeak entzun ditugu. Ez dira berriak eta astebururako proposamenak faltako.Entzun Reggae Fever, asteroko jamaikar oldie txutea!...more1hPlay
March 06, 2015EHZ jaialdiak antolaturiko lehiaketa eta datozen kontzertuak Reggae Fever saioanBoss Caponek aterako duen diska berriarekin hasi dugu saioa. Ondoren EHZ jaialdiak urtero antolatzen duen lehiaketaren inguran jardun dugu eta bertan parte hartu duten zenbait talde entzun ditugu. Bukaeran hurrengo asteetan egongo diren jai eta kontzertuak komentatu ditugu. Hau da Reggae Fever, asteroko jamaikar oldie txutea!...more59minPlay
February 13, 2015Tacumah Reggae Band Donostiarren Showcase eta Roy & Yvonnen single berria Reggae Fever saioanOstegun gizenarekin batera iritsi da Reggae Fever txute berri bat. Atzokoan bi lan berri aurkeztu ditugu, Tacumah Reggae Band donostiarren Showcase lan luzea eta Roy & Yvonnen single berria. Ez dira falta izan asteko klasikoa eta astebururako proposamenak.Gozatu Reggae Fever!...more1h 1minPlay
February 06, 20152014ko diska onenen zerrenda eta askoz gehiago Reggae Fever saioanGaurko irratsaioko ardatza reggae-steady-ska.com weborriak ateratako zerrenda izan da. Bertan azaltzen diren zenbait talde entzun ditugu. Zerrendaz gain Toots Hibbert-en egoera komentatu dugu eta El Paso Records-en Western Reggae Hits seriearen bigarren erreferentzia entzun dugu. Hau guztia Reggae Fever saioan....more1h 1minPlay
December 12, 2014Entzun liburu berria eta Los Granadians del Espacio Exterior besteak beste Reggae Fever saioanEntzun liburu berriarekin datorren CDko abesti bat eta Los Granadians del Espacio Exterior taldearen 7 berria entzungo ditugu.Ondoren, orain bi igande Madrilen gertaturiko erahilketa salatuz faxismoaren aurkako zenbait abesti entzungo ditugu. Amaitzeko astubururako plana, Akatz eta Potato Durangoko Plateruenan....more1hPlay
November 28, 2014Roger Rivas-en Last Goodbye diska eta hainbat berri Reggae Fever irratsaioanAurreko astean aurkeztu gabe utzi genuen Fermin Muguruzaren lan berriarekin hasi dugu Reggae Fever berri hau. Ondoren Roger Rivasen Last Goodbye lan berria etorri da. Amaitzeko larunbatean Lasarteko Mau tabernan ospatuko den jaiaz hitz egin dugu. Gozatu Reggae Fever!!...more59minPlay
November 21, 2014The Gramophone Allstarsen lan berria, Los Psico Rude Boys eta The Bodysnatchers besteak beste Reggae Fever irratsaioanAzken berriekin hasi dugu irratsaioa, protagonistak Los Granadiansen leta The Bodysnatchers izango direlarik. Ondoren The Gramophone Allstars taldearen Jazzmaica diska berria aurkeztu dugu. Amaitzeko Banda Bassotti eta RIP izan dira entzugai. Gozatu Reggae Fever!...more1hPlay
November 07, 2014Rocksteady Revenge II eta Ttak talde Donostiarraren maketa zaharra gaurko Reggae Fever saioanLarunbatean Barañaingo La Nabe de Baran egingo den Rocksteady Revenge jaia aurkeztu dizuegu. Baina ez da hori dena izango, Donostialdeako Ttak! taldearen Ataka Tanaka maketa berreskuratu dugu eta zuei jartzea ere pentsatu dugu. Gozatu Reggae Fever!...more1h 1minPlay
October 24, 2014John Holt hil eta bere figura omentzeko Reggae Fever saioaUrriaren 19an John Holt hil zen eta bere figura omentzeko baliatu dugu osteguneko irratsaioa. Bere hasierako urteetan zentratu gara, The Paragonseko kide zeneko urteetan hain zuzen ere. Omenaldiaz gain Transilvanians Galiziarren azken lana, Echo, Vibes and fire entzuteko denbora ere izan dugu. Gozatu Reggae Fever!...more58minPlay
FAQs about REGGAE FEVER IRRATSAIOA:How many episodes does REGGAE FEVER IRRATSAIOA have?The podcast currently has 383 episodes available.