REGGAE FEVER IRRATSAIOA

REGGAE FEVER IRRATSAIOA

By Naken79Music
Download on the App Store

REGGAE FEVER IRRATSAIOA episodes

  • RF 16.15: Mikel Laboa inna reggae style
    Aste honetan Joe Whitekin hasi dugu atala. Bera izan da "Asteko Klasikoa". Ondoren Reggaean Jarrai bilduma gogora ekarri eta Mikel Laboaren reggae abesti batzuk entzun ditugu. Haritik tiraka hasi eta Cuba bisitatzeko aukera ere izan dugu. Bukaeran Soweto eta Crystalites. Reggae Sukarra ona da!
    57 min
  • RF 16.13: Urteko azken Reggae Fever
    Aste honetakoa, 2024ean entzungo dugun azken Reggae Fever izango da. Gure martxan jarraitu eta nobedadeak entzuten jarraituko dugu azken atal honetan, Les Testarudes eta Roy Ellis hain zuzen ere. Gabonak badatozela ezin ahaztu eta gabon kantaren bat entzuteko ere aukera izango dugu. Hurrengo urterarte! Reggae Sukarra ona da!
    56 min
  • RF 16.12: Arratiansen azken lana primizian
    Aste honetan Pantx Recordsek utzi digun Arratiansen azken singlea primizian entzuteko aukera izango dugu. Euskal Herrian ekoiztutako nobedadeekin jarraituko dugu eta Txisi Txamas eta The Titaniansen azken lana entzuteko parada ere izango dugu. Nobedadeak gutxi baziren KSKA kolektiboak ateratako Durangaldeko Soinuak Durangaldea Astintzen bilduma ere entzungo da. Reggae Sukarra ona da!
    59 min
  • RF 16.9: Merritone Records eta datozen boloak
    Aste honetan Asteko Klasikoak normalean baino protagonismo gehixeago izango du. Merritone Records zigiluko hainbat abesti entzungo ditugu eta ondoren Travelers Allstars EHan izango ditugula probestuz mexikarren reggae potoloa entzungo dugu. Amaitzeko Mango Wood madrildarren azken lana entzungo dugu.
    58 min
  • RF 16.8: Euskal Reggae Banda Berria: Tirabira
    Aste honetako saioan nobedadeak nabarmenduko dira berriro ere. Alde batetik Liquidator Music disketxetik Big Boss Sounden, The Loafer Rides Again, lan berria entzungo dugu. Euskal Herrian berriz, reggae talde berria dugu, Tirabira. Haien lan bikoitz berriaren abesti batzuk entzungo ditugu. Reggae Sukarra ona da!
    58 min
  • RF 16.7: Kutsu galegoa duen saioa
    Aste honetako saioa nahiko galegoa geratu zaigu. Beñaranksek Time To Roots Recordsekin ateratako lan berriaz gain Vigoko Transilvanians eta High Paw entzuteko parada izango dugu. Agendaren parte izango da Ourenseko David Diz ere, izan ere, asteburu honetan Iruñean antolatu den Reggae festan diskak jartzeko egongo baita Wake Up Jamaica eta John Jones antolatzailearekin batera. Reggae Sukarra ona da!
    58 min

About REGGAE FEVER IRRATSAIOA

From the publisher's feed

Astero Zangozatik egiten dugun reggae irratsaioa. Amets Irratian hasi ginen, ondoren Info 7ra joan ginen. Gaur egun Naiz Irratian gaude. Reggae Fever-en ska, rocksteadya eta reggaea aurkituko dituzu…