Bilbo Hiria irratia

Rojavari buruzko monografikoa ARGIA astekarian


Listen Later

Aste honetako ARGIA astekariko kolaborazioan, Maria Ortega kazetariarekin hainbat gai jorratu ditugu. Lehenik eta behin, aldizkariak dakarren Rojavari buruzko monografikoa aipatu dugu. Erreportaje eta elkarrizketa sorta zabala da, Lander Arbelaitz kazetariak bertatik bertara egindako bidaiatik ekarritakoa. Testuek galdera nagusi bati erantzun nahi diote: non dago gaur egun Rojavako Iraultza, eta zein egoeratan dago orain, gerra testuinguru berrian? Bestalde, martxoaren 17rako deitutako greba orokorraren atarian gaudela ere izan dugu hizpide. Azken egunotan protestez, aldarriz eta memoria ekitaldiz bete dira Euskal Herriko kaleak: martxoaren 3an Gasteizen, martxoaren 8an mundu osoan, eta datorren martxoaren 17an greba orokorra izango da Hego Euskal Herrian. Greba horretan, gutxieneko soldata propioa erabakitzeko aldarria izango da ardatzetako bat. Baina zer da zehazki gutxieneko soldata bat? Zertarako balio du, nori eragiten dio eta badu arriskurik? Galdera horiei erantzunak bilatzeko, ARGIak hainbat aditurekin hitz egin du: Peio Igeregi (ELA), Oihana Lopetegi (LAB) eta Niko Cuenca ekonomialariarekin. Azkenik, kulturaren eremura ere egin dugu salto. Makrofestibalen eta oholtza handien garaian, kulturaren funtsa —autogestioa eta sorkuntza kolektiboa— galtzeko arriskuaz hausnartzen ari dira hainbat eragile. Horren harira, Markina-Xemeingo Okerra kolektiboa-k mahai-inguru bat antolatu zuen eta horren kronika ekarri digu.

https://bilbohiria.com/docs2/2026/ibaizabal/260312_argia_maria.mp3

Deskargatu hemen.

The post Rojavari buruzko monografikoa ARGIA astekarian first appeared on Bilbo Hiria irratia.

...more
View all episodesView all episodes
Download on the App Store

Bilbo Hiria irratiaBy