Sara eta Paul: Transformerrak

Sara eta Paul: Transformerrak

By GUAU | EITB AudioSociety & Culture
Download on the App Store

Sara eta Paul: Transformerrak episodes

  • 2. Ebakuntza
    Paul aitarekin Marbellara bidean doa. Sara berriz, ospitaleratu egin dute ebakuntza egiteko. Izar, uda igarotzera herrira etorritako neska ederra agertuko da Marioren tabernan eta elkar ezagutuko dute.Bizikidetza inklusiboa bultzatzeko helburuarekin sortutako edukia da "Sara eta Paul" bilduma.
    11 min
  • 1. Kurtso amaiera
    Ikasturtea amaitu da!Sarak nota onak atera ditu, beti bezala, eta Paulek ere dena gainditzea lortu du udarako ezer utzi gabe. Oso pozik dago. Marbellara joan da aitarekin oporretara.Udako atsedenaldian zehar, Sarari begiko ebakuntza egin beharko diote. Baina, lagun berriak ezagutzeko aukera ere izango dute Sarak eta Paulek. Adibidez, Mario eta bere aita; brasildarrak dira.Ei! San Juan gaua da!!Bizikidetza inklusiboa bultzatzeko helburuarekin sortutako edukia da "Sara eta Paul" bilduma.
    10 min
  • 0. Trailerra
    "Sara eta Paulen Abenturak" podcastak bi pertsonaia nagusi ditu. Sara, neska itsua, superdotatua eta lagunkoia; eta Paul, eskolan bullyingaren biktima den mutikoa, hitz totela, hortzeria itsusikoa. Guraso dibortziatuen seme bakarra da, eta mutil dibertigarri eta baikorra ere.Bizikidetza inklusiboa bultzatzeko helburuarekin sortutako edukia da "Sara eta Paul". Sei urtetik hamahiru urte bitarteko entzule gazteak eurekin identifikatzea lortu nahi da, gizarteak normalean ezartzen dituen "arrakasta" ereduetatik urrunduz.Sara eta Paul nerabezaroan murgilduta daude podcastaren bigarren denboraldi honetan. Bi protagonistak, esperientzia berriak, erronka berriak eta lagun berriak dituzte. Izar eta Mario ezagutu ditutze ikasturtea amaitu denean. Mario, Brasilgo mutiko beltza, eta Izar, gitarrista eta abeslaria. Laurak lagun egin eta musika talde bat sortzeko ametsa dute.Uda luzea da ordea eta, jakina, makina bat buruhauste eta komeria biziko dituzte elkarrekin.
    1 min

About Sara eta Paul: Transformerrak

From the publisher's feed

Sara eta Paul nerabezaroan murgildu dira. Bizi esperientzia berriak, erronka berriak, lagun berriak… Mario, brasildar mutiko beltza, eta Izar, gitarra jole eta abeslaria, ezagutuko dituzte. Udako…