Nerabezaroa une garrantzitsua da geure burua ezagutzeko, zer gustatzen zaigun jakiteko, zer nahi dugun eta zer ez, eta gure ekintzez eta erabakiez arduratzeko. Segurtasuna, autokonfidantza, norberaren burua maitatzea... Hauek auto-estimuko osagaiak dira. Gainera, garai horretan, funtsezkoa da gure gorputza ezagutzea, baita bertan gertatzen ari diren aldaketak eta horien aurrean nola sentitzen garen ezagutzea.
Hau aipaturik, heziketa sexuala gazteen artean landu beharreko alor garrantzitsua da. Lehen, familia eta eskola ziren heziketa sexualaren eta gazteen harremanetarako eredu-emaileak. Egun, teknologia berrien etorrerarekin bat, hauek hartu dute garrantzia. Podcast honetan, esan bezala, nerabeen heziketa sexualari buruz hitz egingo dugu eta horretarako Arremanitz kooperatibako kide den Aitor Altuna Etxabe gonbidatu dugu gurera.