Sign up to save your podcasts
Or

Ingalaterrako Dave Mason (Worcester, 1946) 2026ko apirilaren 19an zendu zen. Mason kantagile, abeslari eta gitarra jole ezinbestekoak 1967an Traffic taldea sortu zuen , Steve Winwood, Chris Wood eta Jim Capaldirekin batera. Traffic utzi ostean ibilbide oso oparoa izan zuen bakarlari moduan, baita AEBetan session man gisa ere, askotan ikusi baitugu beste musikari batzuen musika aberasten.
Inoiz, rockaren “Forrest Gump”-a moduan definitu zuen bere burua Mason-ek, rockaren historiako ia une eta talde handienetan agertzen zelako. Oso musikari maitatua zen eta zerrenda izugarria du kolaborazioetan, izan ere, Jimi Hendrix, The Rolling Stones, George Harrison, Paul McCartney, Eric Clapton eta Michael Jacksonekin grabatu zituen abestiak. Are, denbora laburrez izan bazen ere, Fleetwood Mac taldeko kide ofiziala ere izan zen 1990eko hamarkadan.
Deskargatu hemen.
Entzun ditugun bere kantuak:
By Ingalaterrako Dave Mason (Worcester, 1946) 2026ko apirilaren 19an zendu zen. Mason kantagile, abeslari eta gitarra jole ezinbestekoak 1967an Traffic taldea sortu zuen , Steve Winwood, Chris Wood eta Jim Capaldirekin batera. Traffic utzi ostean ibilbide oso oparoa izan zuen bakarlari moduan, baita AEBetan session man gisa ere, askotan ikusi baitugu beste musikari batzuen musika aberasten.