Soraluzen eta Pasaian eraberrituko diren inguru batzuei buruz hitz egin dugu Gipuzkoako Kale Nagusian. Proiektu handi baten barne aurkitzen dira obra hauek, Gobernu Kontseiluak baimena eman zuen Iruneko, Zumarragako, Soraluzeko eta Pasaiako hiriguneak eraberritzeko.
550.000 euroko diru laguntza luzatu du Gipuzkoako Aldundiak. Horietatik 400.000 Pasaiako Ondartxo pasealekua egonkortzeko eta 32.000 Soraluzeko kanoiak hiriguneko proiekturako.
Esan bezala, gaurko Gipuzkoako Kale Nagusian lurraldeko herri hauetara gerturatu gara eta Soraluzeko alkatearekin,
Iker Aldazabalekin, eta Pasaiako alkatearekin, Izaskun Gómezekin, egon gara.