Ez da erraza 120 urtetako historian zehar gertatutakoa podcast honetako atal bakarrean laburbiltzea, baina Mikel Astarlozak aurkitu du horretarako lagun aproposa, Ander Izagirre kazetari eta idazlea."Beruna patrikan" (2015) liburuan jasotako hainbat pasarte ahoz kontatu dizkio Astarlozari eta irabazle, galtzaile, poz, tristura, haserre, iruzur, basakeria eta lorpenez betetako historiak partekatu ditu berarekin "Tandema" podcastaren atal honetarako.Frantziako Tourrak gaur egun ere Izagirrerentzat izaten jarraitzen duen erakargarritasuna ez dio ezkutatu, eta memorian iltzatutako euskal txirrindulari batzuen lorpenak gogoratzeko."Tandema" podcastaren gidaria Mikel Astarloza txirrindulari dugu eta astez aste aditu bat izango du gonbidatu gurpil gainekoaz aritzeko.