Bizi izan dugun egoerak argi utzi digu erronka asko ditugula gainditzeko. Telelanak, adibidez, argi utzi du gure lurraldean ez gaudela oso ohituta eredu honetara, eta, gauzak horrela, ezberdintasun egoerak ere lan eredu honetara trasnmititzen dira.
Erronka guzti hauei aurre egiteko eta hausnarketa bat sortzeko helburuarekin Foru Aldundiak jardunaldi telematikoak sortu ditu: Telelana genero ikuspegitik enpresetan. Eta Guk, Gipuzkoako Kale Nagusian honi buruz hitz egin dugu Miren Elgarrestarekin, berdintasun saileko foru zuzendariarekin.