Bizkaian kokatuta dago Tunel boka-ko hondartza, are beltz eta itsaskorreko hondartza izateak egiten du bitxia.
Horitik arrosara, hare berdeska edo beltz dirdiratsua. Ia kolore guztietako hondartzak daude munduan. Zientzia eta pazientzia podkastean Uxune Martinez dibulgatzaileak azaldu digu tamainaz gainera, hondartza kokatuta dagoen lekuak eta konposizioak finkatzen dutela harearen mota. Getxo inguruan, Tunel bokako hondartza jarri du adibide, hondar beltz dirdiratsuko hareatza da eta pikorrak itsatsi egiten dira imanean. Arrazoia, inguruan egon izan diren metal lantegietako sedimentuz osatuta dagoela bertako hondarra. Harean Oskolak dituzten hondartzak txuriagoak izan ohi dira eta korala osagarri badute berriz, berdeskak.