Eusebio Mugertza Azpiazu bertsolariaren biografia liburua plazaratu dute Mendaron; Andoni Egañarena izan da testu lana eta Ainara Azpiazu "Axpi"k jantzi du irudiz. Azken horrek lagundu digu liburua ezagutzen. Baina saio honetan Andoni Egañaren bertsoak entzutzeko aukera ere izango dugu, Maialen Akizurekin batera, Berriako zutabeetan oinarritutako saio bateko bertsoaldiak ere ekarri baititugu. Gozatu!