
Sign up to save your podcasts
Or


Ikerketan nondik gatozen jakiteko eta ikerketaren esparruan egindako lana ezagutarazi eta errekonozitzeko ikertzaile aitzindarien testigantzak jasoko ditugu hainbat dokumental laburretan.
Kasu honetan Lore Erriondo Korostola izan dugu protagonista
2024ko urriaren 29an "Hezkidetzatik pedagogia feministetara: euskal curriculuma iparrorratz" graduondokoari buruzko online solasaldia antoaltu zuen UEUk SolastUEU zikloaren baitan. Hizketaldi honetan aditu-tituluan irakasleak izango diren lau kidek parte hartu zuten:
2024ko urriaren 24an "Akademiatik plazara: ikertzaile gazte euskaldunak oholtzara" ekitaldia antolatu zuen UEUk Bilboko BIRA kulturgunean, Bizkaiko Foru Aldundiaren babesarekin. Bertan, ikertzaile gazte euskaldunek beraien ikerketa lanen berri modu labur eta dibulgatzailean eman zuten. Ekimen honen helburua ikertzaile gazteen ikusgarritasuna handitu eta egiten duten lana aitortzea da.
Ikertzaile beteranoa: Ana Zubiaga Elordieta.
Ikertzaile gazteak: Ane Portillo Blanco, Claudia Torralba Rubinos, Irati Mendia Garcia, Ivan Gomez Lopez, Xabier Arraztoa Lazkanotegi,
Aurkezlea: Maite Luengo Aguirre.
Bertsolariak: Onintza Enbeita Maguregi, Unai Iturriaga Zugaza-Artaza
"Krisi eko-sozialaren aurrean energia trantsizioaren erronkak harilkatuz: lurraldea eta balioak" hitzaldia Unai Pascual Garcia de Aziluren eskutik. UEUren 2024-2025 ikasturte hasierako ekitaldian.
UEUk, GOI ikastegiaren bidez (UPV/EHUren zentro atxikia), bosgarrenez eskainiko du Irakasleen Prestakuntzarako Unibertsitate Masterra. Euskaraz eta online izango da eta DBH, Batxilergo zein Lanbide Heziketako irakasle eta hizkuntzen irakasleak prestatzea du helburu.
Ikasturte honetan, gainera, zuzendari berria izango du GOI ikastegiak: Ainhoa Latatu Nuñez (Bilbo, 1973). Biologoa eta mikrobiologian doktorea da Latatu eta bi hamarkada baino gehiago darama UEUn lanean: bere egiteko nagusia euskarazko graduondokoak sustatzea eta kudeatzea izan da 2002tik. Ikertzaile gazteentzako IkerGazte kongresua antolatzeaz ere bera arduratzen da lehen ediziotik. GOI ikastegiko zuzendaria izateaz gain, natur zientzien irakaskuntzaren inguruko ikasgaiak ematen ditu Irakaskuntza Masterrean, eta Giza eta Gizarte Zientzietako espezialitatea koordinatzen du. Horrez gain, Hezkidetzatik pedagogia feministetara: euskal curriculuma iparrorratz aditu-tituluko batzordekide ere bada.
2024-2025 ikasturteari begira GOI ikastegiak dituen erronkez zein Irakasle Masterraren filosofiaz hitz egin digu
UEUren bideo-podcast honen helburua ikertzaile gazteen ikusgarritasuna areagotzea, elkarlana sustatzea eta euskarazko produkzio zientifikoa akuilatzea da.
Atal honetako gaia: Herri ikerketa
Aurkezlea: Eider Saragueta
Parte-hartzaileak:
Irudiak: Bira produkzioak
UEUren bideo-podcast honen helburua ikertzaile gazteen ikusgarritasuna areagotzea, elkarlana sustatzea eta euskarazko produkzio zientifikoa akuilatzea da.
Atal honetako gaia: Generoa
Aurkezlea: Eider Saragueta
Parte-hartzaileak:
Irudiak: Bira produkzioak
UEUren bideo-podcast honen helburua ikertzaile gazteen ikusgarritasuna areagotzea, elkarlana sustatzea eta euskarazko produkzio zientifikoa akuilatzea da.
Atal honetako gaia: Etxetik mundura
Aurkezlea: Eider Saragueta
Parte-hartzaileak:
Irudiak: Bira produkzioak
From the publisher's feed