Hauxe Harpa Jotzen pozcastaren lehen atala duzu. Bai, ongi irakurri duzu: PoZcasta. Izan ere, txoko honetan txorakeriak eta fundamentu gabeko gauzei tartea eskainiko diete Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai umoregileek.
Pozkast honek bi zati nabarmen izango ditu. Lehendabizikoan gai konkretu baten inguruko gogoetak egingo dituzte gure bi harpa-jotzaileek. Lehen atal honetan Barrea izango da protagonista. Zer nahiago dute, sexua edo barrea? Zenbat barre mota daude? Barre desegokirik badago?
Bigarren zatian Bea Egizabal umoregilea gonbidatuko dute barreaz hitz egiten jarraitzeko, eta horretarako oso galdetegi xelebrea prestatu diote: Barre egin edo eginarazi? Noiz geratu da barregarri? Kroketa-zalea da?
Prest zaude harpa-jotzaile komunitatearekin bat egiteko? Eman Play!
_____________
Gidoia eta zuzendaritza: Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai
Soinu diseinua, grabaketa eta musika: Iñigo Etxarri
Irudia: Unai Gaztelumendi
Ekoizpena eta Koordinazioa: Hiru Damatxo, Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai
Hiru Damatxok EITB podkasterako espresuki ekoitzitako podcasta.