Urratsa

Urratsa

By GUAU | EITB AudioSociety & Culture
Download on the App Store

Urratsa episodes

  • 15. Ertz zorrotzak
    Ez da erraza haur edo gazte bati heriotzaz hitz egitea. Nire kasuan asko luzatu zen heriotzaz hitz egiteko momentuaren jolasa. Ezkutaketako jolas hartan mundu magiko bat sortu nuen eta ilusiozko burbuila batean sartu nintzen, ertz zorrotz batekin topo egin nuen arte. Egia zorrotz hark nire burbuila zulatu zuen eta inork egin ziezadaken oparirik ederrena egin zidan: egia; egia gordina.Bidaia hori egiten lagunduko dizugu "Urratsa" podcastaren atal honetan.Naomi Mendizabal yoga eta fitness irakaslea da eta berak gidatzen du "Urratsa" mindfullness podcasta.
    17 min
  • 14. Zaren kutxa hori
    Ez dakit noiz hasi zitzaidan nire barrenera begiratzeko jakingura. Apur bat pentsatuta, esango nuke txikitatik hasi zitzaidala. Beti izan naiz oso fantasiatsua, eta unibertsoa, energiak eta magia zerbait naturala dira niretzat. Horietan sinisteak bide asko ireki dizkit, eta bake asko ere eman dit. Batzuk espirituala naizela esan dezakete, beste batzuk yogia, edo hippia. Nik ez diot nire buruari inolako etiketarik jartzen. Ikusi dudana eta sentitu dudana sinisten dut eta horrek balio dit. Azken finean, hori baita garrantzitsuena: balio dizun hori, bakea ematen dizun hori topatzea eta gozatzea.Zabaldu dezagun zaren kutxa hori, "Urratsa" podcastaren bigarren denboraldia abiatzeko!Naomi Mendizabal yoga eta fitness irakaslea da eta berak gidatzen du "Urratsa" mindfullness podcasta.
    17 min
  • 13. Urtaro hobeetara urratsa
    Urtaro berrietara, goxoagoetara, egingo dugu "Urratsa" atal honetan. Etzan, begiak itxi eta lehenengo denboraldia itxiko dugu erlaxaziorako bidaia honekin. Berdin dio ekaitza, kazkabarra ala negu gorria bizi badituzu. Guk barrura begiratu eta lore sailak eta erreka bihurgunetsuak ekarriko ditugu mindfulnessaren boterearekin.Jantzi kaskoak eta entzun!Naomi Mendizabal yoga eta fitness irakaslea da eta berak gidatzen du "Urratsa" mindfullness podcasta.
    18 min
  • 12. Urratsa ohera bidean
    Ohera sartzeko momentua beti izan dut gustuko. Bakea eta lasaitasuna eman izan dizkit oheratzeak. Nire etxeko babesa sumatzen dut oheratzean eta sentsazio hau oso atsegina egiten zait. Txikia nintzela, amak ipuinak irakurri ohi zizkidan. Askotan amak berak asmatutakoak izaten ziren, eta horiek ziren nire gustukoenak, gogoan geratu zaizkidanak. Etxeko txikiarekin batera etzan eta egin dezagun elkarrekin ametsetarako bidaia."Urratsa" oherako bidean emango dugu.Naomi Mendizabal yoga eta fitness irakaslea da eta berak gidatzen du "Urratsa" mindfullness podcasta.
    18 min
  • 11. Desiorako urratsa
    Desioak askatu egiten gaitu ala beharrak sortzen dizkigu? Beti izan dut zalantza kontzeptu honekin. Izan ere, txikitatik, desioa mugatzaile bezala ulertu dut. Desioa izateak ezin-ase sentsaziora eramaten gaituela ulertzen nuen. Zerbait desiratzeak, hura edukitzearen ideia dakar. Ez duzun zerbait jartzen dizu begi aurrean, buruan; eta lortzen ez duzun bitartean guztiz osaturik egongo ez zarenaren sentsazioa sortzen dizu."Urratsa" podcastaren atal honetako aztergaia du Naomi Mendizabalek.
    21 min
  • 10. Beldurra uxatzeko urratsa
    Nire burua onartzeko beldur izan naiz; ez dut bide erraza egin. Txikitatik tratatu naute ezberdin. Iraganeko egoerak eta haiei lotutako pertsonak eta gatazkak gainditzeko lanketan ari naiz apurka, nire burua ezagutzen, barne gatazkak gainditzen. Nire jokabideak zalantzan jarriz azaleratzen zait benetako izaera. Barrura begiratzeak ikara sortzen du, itzalak ageri direlako; gordetako sentimendu eta emozioetan arakatzen delako. Baina beldurrari aurrez-aurre begiratzen diozunean, beldurra sentitzen duzunean, sortzen da argia, ikusten da bidea, azaltzen da askatasuna.Ni bidean jarri naiz, eta zu?Naomi Mendizabal yoga eta fitness irakaslea da eta berak gidatzen du "Urratsa" mindfullness podcasta.
    20 min
  • 9. Onarpenerako urratsa
    Pentsatu hiru dohainetan. Erraza, ezta? Orain, zure hiru ahulgunetan. Zer moduz? Galdetzen didatenean, ausarta, indartsua eta leiala naizela erantzuten dut. Aldiz, hiru ahulguneak aipatzea kosta egiten zait huskeriak aitortzeko. Pentsatzen jarrita, ahulgune nagusia zalantzatia izatea eta bigarrena, inozoegia naizela. Oldartu ere erraz egiten naiz barrenak mugitzen zaizkidanean.Gure ahulguneak onartu eta dohainak indartzean, bizitza errazagoa da. Urratsa, gaur, kanpoaldetik barrura egingo dugu, dugun onena ateratzeko.Naomi Mendizabal yoga eta fitness irakaslea da eta berak gidatzen du "Urratsa" mindfullness podcasta.
    19 min
  • 8. Banaketarako urratsa, alde argitsutik
    Izan ditudan bikote harremanetan, gehiagotan utzi naute haiek ni, nik haiek baino. Izan ditudan lagun-taldeetako harremanetan, banaketa pixkanaka eman izan da; norberak bere bizitzako bidea hartuz, apurka urrunduz joan gara. Familiartean, aldiz, banaketa beste garai batean eman zen; nerabezaroan, nik neure bizitza egitea erabaki nuenean. Nire buruarekin banaketa ere sentitu izan dut batzuetan; arazoak izan ditudanean eta irtenbide errazetara jo dudanean, nire gorputzetik at sentitu izan naiz.Neure baitara itzultzen asmatu dut, bihotza apurtu zaidanean puskak jaso eta bihotz berri eta indartsuagoa eraikitzen, familiaren babesa eskertuz. Egoera onartzean datza, bizitzaren jario gisara.Banaketarako "Urratsa", alde argitsutik.Naomi Mendizabal yoga eta fitness irakaslea da eta berak gidatzen du "Urratsa" mindfullness podcasta.
    20 min
  • 7. Plazerrerako urratsa
    Hitz boteretsua da plazera. Oso egoera ezberdinetan erabili izan ohi dut. Egun neketsu baten ostean ohera sartzean sentitu dudana, aspaldiko lagun baten berri izateak sortzen didan plazera, ondo egindako lanak emandakoa, sexu sutsuaren plazera, prestatutako jakia ahoan dastatzearen plazera…Plazera sortzen didaten pertsona, momentu, edota gauzak ez dira betirako. Betirako izango balira, ez lidakete luzaroan plazerik emango. Esanahia galduko lukete, plazer izatetik ohiko zerbait izatera pasatuz. Plazera iragankorra da baina prezio bat du. Behin sentitu ostean joaten utzi beharreko prezioa, alegia. Plazeraren bidaia egingo dugu "Urratsean" atal honetan.Naomi Mendizabal yoga eta fitness irakaslea da eta berak gidatzen du "Urratsa" mindfullness podcasta.
    23 min
  • 6. Estresari oasia sortzeko urratsa
    Zintzoa izateko, podcast hau prestatzeak estresa eragin didala aitortuko dut. Lagun batek estresa zer den galdetu dit eta gogoeta eginda, estresa itxaropen handiegiak sortzen didan sentsazioa dela erantzun diot. Saioetan onena eman nahiak, pentsamendu, emozio, jakintza eta bizipenak elkarbanatu nahiak estresa eragiten baitizkit.Estres puntu hori eramangarria zait. Ongi dakit ez naizela perfektua, ez ditudala beti erabaki onenak hartzen eta ez dudala beti arrazoia. Hori argi izateak estresari muga jartzen laguntzen dit. Akatsak agertuko dira, baina ez dute ez saioa, ez eta nire itxaropena zapuztuko.Estres egoeran murgilduta gaudenean bertara joan ahal izateko oasia sortuko dugu "Urratsa" podcastaren atal honetan.Naomi Mendizabal yoga eta fitness irakaslea da eta berak gidatzen du "Urratsa" mindfullness podcasta.
    23 min

About Urratsa

From the publisher's feed

Mindfulnes eta auto laguntzarako podcasta itxaropen eta baikortasun mezua zabaltzeko, osasuna modu integralean zaintzen ikasteko eta oreka emozionala berreskuratu eta mantentzeko.