Lau Haizetara

Urtarrilaren 5erarte bisitatu ahalko da


Listen Later

Abenduaren 13an Bilbao Exhibition Centrek Umeen Gabonetako Parkearen ateak zabaldu ebazan, PIN izenarekin ezagutzen dan ekimenaren 59. edizinoan. Mario Goffard BECeko Marketing eta Merkataritza zuzendaria alkarrizketau dogu Lau Haizetara irratsaioan eta proiektuaren inguruan berba egin dau. 200.000 bisitaritik gora espero dabe aurten parkean. Urtarrilaren 5erarte egongo da zabalik.
Goffardek nabarmendu deuskunez, PIN proiektua sortzeak erronka ugari ekarri ebazan, baina gaur egun Bizkaiko ekosistema enpresariala sustatzeko funtsezko parte bihurtu da. Hainbat sektoretako proiektuak bultzatu dauz, tartean, biomedikuntza, ekonomia zirkularra eta teknologia barriak. Aurtengo edizinoak hainbat barrikuntza dakarz, eta Gabonetako parkearen helburua hurrengo urteetan sektore barrietan sakontzea da. BECek eta PINek etorkizunean ekintzailetza eta barrikuntza bultzatuko dabez, Bizkaiko enpresa komunidadeari aukera barriak eskaintzeko.
...more
View all episodesView all episodes
Download on the App Store

Lau HaizetaraBy Ainhoa Llona