Munduko osasun erakundearen arabera, kutsadura atmosferikoaren ondotik, zarata da gizakiari osasunean kalterako eragiten dion bigarren faktorea. Muturreko egoeratan heriotz goiztiarra eragin dezaken arrazoia da zarata, nahi gabeko soinua. Izan ere, deskantsuari eragiten dio eta zaratak loa galerazteak, zuzenean eragiten dio osasunari estresa eraginez edo eta buruko osasuna kaltetuz. Bilbon, zaratari neurria hartzeko ezarri dituzten sonometroei buruz hitz egin digu Uxune Martinezek.
Sexuak berriz, onerako eragian du pertsonarengan. Hala erakusten dute, plazerarekin edo orgasmoekin gure gorputzak sortzen dituen osagai neurokimikoek, Eneko Axpek eman ditu azalpenak Zientzia eta Pazientzia podcastean.