Eneko Axpek Atlantara mugitu behar izan du Coca-Cola sortu zen hirira. Edari ezaguna, AEBn alkohola debekatua zegoen garaian hasi zen ezagun egiten. Berez, John Pemberton botikariak patentatu zuen. Ikasketaz kimikaria zen eta botika gisara sortu eta erregistratu zuen edabea 1886an. Coca hostoz egina zegoen eta eta gerora ikusi zen hauek eragiten zuten mendekotasuna. Ondorio horiek ikusita debekatu zen Cocaren kontrolik gabeko erabilera.
Entzun podcastean, edari gozo aski ezagunaren inguruko jakingarriak.