Azken urte hauetan teknologiak oso azkar egin du aurrera, hain azkar, askotan, enpresek ezin izan dutela erritmoa jarraitu eta erronka izan behar zena, arazo bihurtu da.
Birusak eta hackeoak gero eta ohikoagoak dira Gipuzkoako enpresetan, eta, horregatik da garrantzitsua erantzuten jakitea. Horretan, hain zuzen ere, espezializatuak daude ZIURren, urte bat bete du Gipuzkoako Zibersegurtasun Industrialeko Zentroak eta, 12 hilabete hauetan, gure lurraldeko hainbat enpresa aholkatu ditu zibersegurtasunaren arloan.
Honi buruz hitz egin dugu Gipuzkoako Kale Nagusian Koldo Peciñarekin, ZIUReko zuzundariarekin.