Irati Irratia

Zubi bete ekimen izanen da Auritzen


Listen Later

Abuztuaren 15aren karietara izanen den zubia ekimenez beterik dator Auritzera, tradizio handiko bi ekimenekin. Alde batetik, abuztuaren 15ean Auritzeko udako feria ospatuko da, zeinetan bertako ekoizle eta artisauek euren produktuak jarriko dituzten salgai, baita bertan beren produktuak garatu ere. Azoka ez ezik zikiroa eta musika ez dira faltako giroa berotzeko. Bestetik, abuztuaren 16an La Cadena elkartean urte nahikotxoren ibilbidea duen Garagardo Festa izanen da, giro ederraz zipriztindurik. Honen inguruan solastu gara Auritzeko alkatea den Unai Irigarai Osesekin. Gonbidapena luzatu digu bertaratzera eta baita antolakuntzak ezarritako irizpideei kasu egitera.

 

Unai Irigarai Oses Irati Irratian

...more
View all episodesView all episodes
Download on the App Store

Irati IrratiaBy