Pablo Oloron GR11 koordinatzailearekin eta Iñigo Izagirrerekin (Olabe arrautzak) izan gara. Gainera, Arrate Illaro Euskaraldiaz aritu da eta Arranoak Ortzaizeko futbol taldeko 11koaren eta 30ekoaren berri, Peio eta Oierrekin....
Trokonizko Geroa eskola librean Raimundo Buenorekin, Iñigo Balerdi alegiarra Alegia herriaz, Izaskun Mujika ipuin kontalaria ere izan dugu eta Koldo Ameztoi alegiei buruz ere bai....
Izarra baratze terapeutikoan ibili gara, Galaxien lorategian zerura begiratu dugu, Nepalera doan gazte batekin izarretatik gertu egoteaz hitz egin dugu eta Urkabustaiz udalerriko Izarra kontzejua eta bertako zubiak gurutzatu zaizkigu....
Muga denak zubi bihurtuz. Alaia Martinek eta Pantxis Bidartek gidatuta, France Bleu eta Euskadi Irratiak elkarlanean egindako saioa, Euskalerria Irratiaren kolaborazioarekin....