Zulora

Zulora

By GUAU | EITB AudioSociety & Culture
Download on the App Store

Zulora episodes

  • 5. Euskaraz, zergatik?
    Euskalgintzak lorpen asko bildu ditu azken 50 urteetan. Euskarak territorio asko irabazi ere bai. Baina asko aldatu da mundua ordutik, eta erabilera datuak ez dira askok nahi bezain onak. Diotenez, gazteona da ardura. Eta ez dugu erreleboa behar bezala hartu. Hipotesi hori zalantzan jartzeko moduko hiru lagun gonbidatu ditugu Zulora. Mikel Aiartzaguena, Uxue Rey eta Iñaki Dorronsoro. Haiei bota diegu galdera. Zer egin behar dugu desberdin, euskarak bizi eta bizirik jarrai dezan? Edo buelta emanda: zergatik egin behar du, gaur egun, euskaraz gazte batek?
    41 min
  • 6. Tradizioari Traizio
    Gazteon bizkarren gainean jartzen denean, pisu handiko hitza da tradizioa, baina tradizioari segitzea ez da derrigor bere horretan errepikatzea. Traizio egitea ekarpenetan baliotsuena izan daiteke; horrela berritu, zabaldu eta aberasten dira gure ohitura eta eremuak. Modu batera edo bestera, horretan ari diren hiru gazte ekarri ditugu Zulora. Eñaut Zubizarreta, Leire Vargas eta Lur Errekondo.
    36 min
  • 4. Kuadrilla, entzun
    Kuadrila, koadrila, kuadrilla. Ez dakigu oso ondo nola idatzi behar den, baina denon bizitzak gurutzatzen ditu kuadrilarekin dugun harremanak. Badutenek badutelako, ez dutenek ez dutelako. Zenbat du babesetik, zenbat mugatik? Nolakoa da bizitza lagun talde finko bateko kide izan gabe? Badakigu kuadrilla eta beste harreman batzuk ondo uztartzen? Horri erantzuteko lagun-talde alternatiboa elkartu dugu Zuloran. Gurekin izango dira, Ibis Ugarte, Nahia Ruiz eta Unai Etxenausia.
    40 min
  • 3. Uf! gizonak
    Uf, gizonak. Halakorik esan edo pentsatu ez baduzu inoiz, gizona zarelako da. Eta gizonez ari garenean, ez gara genitaletaz ari. Munduan egoteko modu bat da gizontasuna, ikasia, pribilejioz josia eta kodigo propioak dituena. Baina eredu on edo txarrak badaude? Atera daiteke gizontasunetik? Gaiaren zirrikituetan arakatzeko ekarri ditugu gurera Iñigo Etxezarreta, Irati Erauskin eta Aner Euzkitze.
    33 min
  • 2. Metabertsoa
    Kriptotxanponak, NFTak eta metabertsoa. Konturatzerako, ia egunero entzuten ditugun hitzak bilakatatu dira. Baina entzutetik ulertzera saltoa dago. Eta ulertu gabe, zaila da kokatzea: aukeraz beteriko mundu berria dakarte? Edo kapitalismoaren tranparik berriena besterik ez dira?Gaiaren argilunetan arakatzeko eta teknologia berri hauek izan dezaketen ibilbidez hausnartzeko Lorea Argarate, Leire Lison eta Gorka Lorenzo izango ditugu gurekin. Ez galdu!
    39 min
  • 1. Klima larrialdia
    Pandemiak. Elikagai eskasia. Tenperaturen igoera. Munduaren etorkizunarekin larritzeko nahi beste aitzakia daude. Eta guk, galdera mordoa dauzkagu. Horiek erantzuteko etorri dira Zulora Gorka Laurnaga, Anne Rodriguez eta Mikel Izurieta. Nola aldatu behar dira gure gizarteak etorkizunean ere mundu bizigarri bat izan dezagun? Gurea da ardura? Badago egoera hobetzerik, errotiko aldaketarik gabe?
    46 min
  • 6. Hau gurasoen kontura!
    Gazteon bizi-egoeraren argazkia nahi denean, zenbakiei begira jartzea da ohikoena: langabezia-tasa, bataz-besteko soldata…. Baina bada ia beti kanpo uzten den aldagai bat: gurasoak.Zenbat baldintzatzen du gazteon bizitza gure gurasoen maila ekonomikoak? Eta haien estatusak? Zergatik ez dugu gaiaz gehiago hitz egiten? Isiltasun horri hitzak jartzeko izan dira "Zulora"ren denboraldi honetako azken atalean gurasoei dezente zor dietela aitortzen duten hiru lagun: Aissa Intxausti, Eneko Garcia eta Xabi Murua."Zulora" bilduman hainbat gai aztertzen dira solasaldi batean. Kaleko iritziak ere jasotzen dira.
    48 min
  • 5. Zertan sinesten dugu?
    Gazte gehienak ez dugu gure burua fededuntzat jotzen. Ez behintzat sinesmen hitza erlijio kristauarekin eta eliza katolikoarekin lotuz gero. Baina zertan sinesten dugu guk? Arrazoimenak erabat asetzen gaitu? Espiritualtasunak beste bide batzuk ere har ditzake?Galdera hauetan arakatzeko elkartu ditugu Leo Bueriberi, Iker Mendibe eta Danel Valero "Zulora"ren atal honetan."Zulora" bilduman hainbat gai aztertzen dira solasaldi batean. Kaleko iritziak ere jasotzen dira.
    38 min
  • 4. Lodifobia
    Nork bere burua onartu behar duela diote esloganek, baina nola begiratzen dio gizarteak argaltasunaren kanonetan sartzen ez denari? Gimnasioa, dietak eta abarrez josi dizkigute agendak. Berdin iragarkiak eta sareak. Zer dago horren guztiaren atzean? Nola eragiten digu bakoitzari?Gaiaren lokatzetan sartzera gonbidatu ditu Ane Zuazubiskarrek, Leire Murguialday, Jokin Pedreño eta Maddi Etxeberria. Julen Portillo eta Leo Buriberik kaleko pultsua hartzen lagundu digute atalean zehar."Zulora" bilduman hainbat gai aztertzen dira solasaldi batean. Kaleko iritziak ere jasotzen dira.
    40 min
  • 3. Lehen sektorea
    Ikasi. Egin gradua. Masterra. Beste master bat. Izan mediku, ingeniari, irakasle, artista, kazetari… Nekazaritza edo abeltzantza ez dira ustez gazteokin lotzen. Baina, beste arlo bateko ikasketak egin ondoren, lehen sektorera iritsi edo itzuli direnak etorri dira "Zulora" atal honetara gonbidatu.Kattin Chilibolostek, zientzia politikoak ikasi, kazetaritzan trebatu eta egun bildotsak hazi eta gasna egiten du. Biologia gradua egin zuen berriz Uxue Amonarrizek eta musikaren munduan urratsak eman ostean, barazki ekologikoak ekoitzi eta saltzen ditu. Erlezaina da Mattin Jauregi, erleak maite ditu eta bertako espeziea zaintzen ari da. Ane Zuazabiskarri azaldu dioten bezala, lurraren alde egin dute; naturarekin konektatzeko. Horrek ez du esan nahi munduarekin deskonexioa egin dutenik, ordea. Alderantziz, lan ezegonkorra dute eta fakturak egin beharra dituzte, baina gustora egiten dute egiten dutena.Julen Portillo eta Leo Buriberik kaleko pultsua hartzen lagundu digute atalean zehar."Zulora" bilduman hainbat gai aztertzen dira solasaldi batean. Kaleko iritziak ere jasotzen dira.
    35 min

About Zulora

From the publisher's feed

Etxabeak, lonjak, lokalak, txokoak, bajerak, sotoak. Zuloak, finean. Horrelako tokietan biltzen gara egunero Euskal Herriko gazte asko. Bertan aurkitzen dugu espazioa gure kideekin egon eta gure…