Naomi Mendizabal dut izena eta pilates, yoga eta fitness irakaslea naiz Aian. Benetan maite dut nire ofizioa eta poz-pozik nago 'Urratsa` mindfullness podcasta abian jarriko dugulako EiTB Podcast plataforman. Astero astero urrats bat emango dugu geure barrenera. Urrats bat, bizi gaituen arrapaladatik ihes egiteko. Urratsa astiro eta modu osoagoan bizitzen ikasteko.
Dolua, haserrea, amatasuna edo Kirol proba baterako prestakuntza… Denok dauzkagu askatu beharreko korapiloak. Eta gu korapilo horiek askatzen saiatuko gara.
Eman dezagun Elkarrekin urratsa.