Antsietatea, gorrotoa edo amorrua jasan ezin bihurtzen dira batzuetan eta nerabe batzuk, presio hori askatzeko beste irtenbiderik gabe, beren burua zauritzen dute. Autolesioa, min fisikoa, min emozionala estaltzeko metodu antsiolitikoa da, eta suizidiorako bidea jarri dezake. Emozio zail horiek txikitatik lantzen ez badira,ito egiten dute pertsona, orain ala geroago.
Epaiketa edo etiketarik gabe, autolesioak gertatu badira, eta bere buruaz beste egin dezakeenaren susmoa badago, barne motibazioa ateratzen lagundu behar da nerabearen egoera emozionala bideratzeko.
Zuzendaria, Soinu grabaketa eta muntaia: Iñaki Beraetxe
Gidoia: Maitane Ormazabal eta Telmo Lazkano.
Irudi grabaketa eta edizioa: Xabier Larrañaga
Postprodukzioa: Lander Ayllon
Grafismoa: Arantza Conde
Nerabeen Garrasia podcasta OnTimek ekoitzi du EITB Podkasterako.