Batzuetan erraz identifikatzen badugu ere, beste batzuetan, kostata jakiten dugu zer den egiazki sentitzen eta bizitzen ari garena. Hala ere, gutako askoren egunerokoa da. Bai, asmatu duzu: antsietatea.
Zergatik sentitzen dugu antsietatea? Estresak eta antsietateak zein lotura dute? Normala da? Galdera adina erantzun dituzte Irati Perez eta Ane Zuazubiskarrek Ez Hain Ondo podcastaren atal honetan.
Ez Hain Ondo, Hirudamatxok ekoitzi du EITB Podkasterako.