Musugorrituta, begirada mantendu ezinda eta hitzak mihian trabatzen zaizkigula egoten gara gutako asko lotsa sentitzen dugunean. Norberak bere lotsak ditu, baina badira lotsa komunago batzuk, onartutako lotsak.
Zer da lotsa? Zergatik sentitzen dugu eta zertarako balio du? Zer egin dezakegu lotsa sentiarazten diguten egoeren aurrean? Lotsa galdu daiteke? Galdera adina erantzun dituzte Irati Perez eta Ane Zuazubiskarrek Ez Hain Ondo podcastaren bigarren denboraldiko azken atalean.
Ez hain ondo podcasta, Hiru Damatxok ekoitzi du EITB Podkasterako.