Teknologiak alderdi on asko ditu, noski, baina online mundurako prestakuntzarik onena, offline munduan lortzen da. Nerabeek, oso gaztetatik ikusten dituzte, beraien gaitasun kognitibo eta emozionalak gainditzen dituzten edukiak, pentsaerak eta jokabideak. Eduki horiek, kokatzen lagundu beharrean, kontrakoa lortzen dute, gaztea zeharo desorientzatzea. Emozioak kudeatzen ikasteko balio beharrean, sakelakoaren bidea aukeratuta, nerabeak dituen emozio nahasiak anestesiatzea bilatzen da. Abibidez, eduki pornografikoak azkarregi eskura izateak, gazteen sexu harremanean ondorio kaltegarria eragin dezake.
Zuzendaria, Soinu grabaketa eta muntaia: Iñaki Beraetxe
Gidoia: Maitane Ormazabal eta Telmo Lazkano.
Irudi grabaketa eta edizioa: Xabier Larrañaga
Postprodukzioa: Lander Ayllon
Grafismoa: Arantza Conde
Nerabeen Garrasia podcasta OnTimek ekoitzi du EITB Podkasterako.