Zuk ere ez dakizu oso ondo zergatik, baina gauza batzuk gerorako uztea ohitura bihurtu duzu. Batzuetan lan nekezak dira, beste batzuetan, berriz, segituan egin ditzakezunak; baina, hala ere, gerorako utzi dituzu, eta uztearen-uzteaz bukatu zaizu eguna. Gaur ere ez diezu egiteke zenituen horiei heldu. Gaur ere behar baina gehiago prokrastinatu duzu.
Zergatik egiten dugu? Zein ondorio ditu? Eta nola atera gaitezke prokrastinazioaren gurpil zorotik? Galdera adina erantzun dituzte Irati Perez eta Ane Zuazubiskarrek Ez Hain Ondo podcastaren bigarren denboraldiko lehen atalean.
Ez hain Ondo, Hirudamatxok ekoitzi du EITB Podkasterako.