Historia eginez hasiko dugu Transintonia, transexualitatearen aniztasunaz jardungo den podcasta eta bidelagunak aukeratu ditu Aitzole Aranetak abiatzeko; beti alboan izan dituen gurasoak. Milak eta Jesus Marik, 80ko hamarkada amaieran bizitakotik hasi, eta gaur arteko bilakaera azaldu dute, hiruren arteko solasaldi goxoan. Alabak, haur zenetik zituen gauzak argi, gurasoen bidea luzeagoa izan da.
Aitzolek 20 urte zituela idatzi zuen "munstruoa" idatziaren zatiak entzungo ditugu, orduko egoeraz jabetzeko. Baita aitak medikuari 2005ean idatzi zion gutuna ere.
Aurkezpena eta gidoia: Aitzole Araneta
Zuzendaritza eta soinu diseinua: Iñaki Beraetxe
Transintonia, OnTimek ekoitzi du EITB Podkasterako.