Gertatuko zitzaizun zuri ere: batzuetan, gure burua egoera antzekoak behin eta berriz errepikatzen topatzen dugu. Pertsona berdintsuekin lotzen, harreman antzekoak eraikitzen... baita dinamika horiek kaltegarriak direnean ere. Zergatik gertatzen zaigu hau? Atera daiteke ustezko bukle horretatik?
Ez Hain Ondo podcasta abiatzeko, egoera hauetatik irtetzeko erantzunen bila jarri da Irati Perez psikologoa Ane Zuazubiskarren galderek xaxatuta.
Ez hain Ondo, Hirudamatxok ekoitzi du EITB Podkasterako.