Bakardadea omen da XXI. mendeko pandemiarik handietakoa. Baina ez da bakarrik gaudelako, soilik. Batzuetan, bakardade hori sentitu dezakegu baita gertuko lagunekin gaudenean ere. Zein da emozio horren jatorria? Nola kudeatu dezakegu? Edo nola jokatu lagunen bat hala sentitzen dela kontatuz gero?
Gaiaren ertzak arakatu ditu Irati Perez psikologoak Ane Zuazubiskarren galderetatik abiatuta.
Ez Hain Ondo, Hirudamatxok ekoitzi du EITB Podkasterako.